Urtea amaitzeko modu ezin hobea (4-0)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko abe. 27a, 19:17

Lehen taldeak garaipen bikaina lortu zuen pasa den larunbatean, Kukuiaga gogor baten aurka. Laskorainek partidu borobila egin zuen bai erasoan eta bai defentsan.
Mutil jubenilek ere garaipena lortu zuten, neskek aldiz emaitza txarra ekarri zuten Ordiziatik.

Norgehiagoka erritmo oso biziarekin hasi zen horitxoen aldetik, aurkarien kantxan baloiak lapurtzen eta aukera oso garbiak edukitzen. Aurreneko gola Gabak sartu zuen, lehen aipatutako baloi arriskutsu horietako bat lapurtuz eta behar bezala jokaldia bukatuz. Bigarren gola Arrak egin zuen, bere jokaldi ikusgarrietako baten ondoren eskubiarekin jaurtiz (2-0). Laskorain bere partidua egiten ari zen eta talde bizkaitarra ez zen gai etxekon atean gutxieneko arriskurik sortzeko. 20 segundoren faltan zela aurreneko zatia seigarren falta egin zuten bizkaitarrek eta Kattak, penalti bikoitza maisuki bilakatu zuen golean.

Bigarren zatia aurrenekoaren oso antzera joan zen. Horitxoak nagusitu ziren norgehiagoka guztian zehar, Kukuiagari arnasik hartzen ere utzi gabe. 15 minuturen faltan, zer eginik ez zutela ohartuta, bosteko jokoarekin hasi ziren. Denbora tarte horretan, baloia langetara bidali eta etxekoen atezain Aitorren erantzun on bat besterik ez zen gertatu, tolosarren defentsa maila altua zela eta. Horrez gain, Beñat Balerdik laugarrena egin zuen bosteko jokoan baloia lapurtuta (4-0).

Hiru puntu oso garrantzitsu Laskorainentzat historia egiten jarraitzeko. Iaz baina hiru puntu gehiago lortu ditu talde horitxoak lehen itzulian. Halaber, lan asko geratzen da oraindik egiteke eta ilusio handiz hasiko dute urte berria.
Urtarrileko bigarren asteburuan Guardo taldea jasoko dute Usabalen. Aldiz, astelehen honetan, Gipuzkoako Kopa jokatuko dute Laubururen kontra Usabalen, beheko kantxan 20:00etan.

Bigarren taldeak atsedena, jubenilek irabazi eta neskek galdu

Jubenilen taldea martxa hartzen ari dela dirudi, azken jardunaldietan emaitza onak lortzen ari da. Pasa den asteburuan, 6-3 irabazio zioten Summa Aldapeta-ri. Neskek aldiz, 0-5 galdu zuten Ordiziaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!