Bi talde bizi eta gogorrak. Akats batek markagailuan aldaketak eragingo zituen norgehiagoka bat zen. Etxeko taldea hobeto sartu zen lehenego zatian Tolosakoak baino. Hala ere, minutuak pasa hala, segituan berdindu zen partidua. Laskorainek eta San Juanek aukera garbiak eduki zituzten markagailuan aurretik jartzeko, nahiz eta gola atsedenaldia baino hiru minutu lehenago etorri zen Iruñakoen eskutik. Tolosarrak ondoen zeuden unean sartu zuten etxekoek, area kanpotik jaurtiketa baten bidez.
Bigarren zatia aurrenekoaren antzera hasi zen, biak goran presionatuz eta ondo jokatzen. Ordea, bigarren zatian jokoa asko gogortu zen etxekoen partetik eta epaileen hainbat erabaki polemikorekin batera honek kanpotarren kontra jokatu zuen.
Horitxoek ahaleginak egin zituzten berdinketa lortzeko, aukera oso garbiak edukiz, baina berriz ere, San Juanek bigarren gola egitea lortu zuen zortezko jokaldi batean, tolosarrei jarrera guztiz aldatuz. Minutu batzuk geroago beste gol bat sartu zuten etxekoek, atezainari hanken artetik sartu zitzaion baloi baten ondoren (3-0). Jokaldi horreran Laskorainen atezainak, Alexek, min hartu zuen aurpegian, aurkariaren aurka jasandako talkaten ondorioz. Horitxoak bi minutuz bat gutxiagorekin egon behar izan zuten Arrari atera zioten bigarren txartel hori oso eztabaidagarri bat zela eta.
Bi minutu horietan golik ez jasotzea lortu zuen taldeak eta segituan, Narcisoren mutilak bosteko jokoarekin hastea pentsatu zuten lau minuturen faltan. Gaizki burututako jokaldi batean, etxekoen atezainak baloia lapurtu eta bere areatik sartu zuen laugarren gola, Gaba, aurkariak emandako kolpe gogor batengatik lurrean zen unean.
Ohorezko gola Kattak sartu zuen Laskorainentzat norgehiagoka amaitzear zegoela (4-1).
Datorren larunbatean arratsaldeko 4etan Kukuiaga jasoko du Usabalen.
Hasierako bostekoa: Narvarte (P), Juaristi, Manso, Gaba, Eñaut
Alex (P), Balerdi, Mujika, Katta eta Arrak ere jokatu zuten.