Bolada onari jarraipena (1-1)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko abenduaren 13a

Banako berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka ikusgarri bat, Usabaleko harmailak beterik zeudela.

Partidua bizkaitarren alde hasi zen, aukera garbiak eduki zituzten jarzuten erritmo eta intentsitste handia zela eta. Aurreneko gola Zierbenaren jokaldi kolektibo baten ondoren etorri zen. Gol horren ondorioz etxeko taldea erreakzionatzen hasi zen, erritmoa igoz eta Zierbenari aurpegia erakutsiz, goran gogor presionatuz baloi arrikutsuak lapurtuz. Horrelako jokaldi batean, Mujikak baloia lapurtu eta Paulek egin zuen berdinketaren gola atezainearekin bakarrik zegoelarik (1-1).
 
Atsedenaldia gustora hartu zuten bi taldeek eta honen bueltan bai Laskorainek eta bai Zierbenak gol aukera garbiak izan zituzten. Hala ere, hor egon ziren atezainak, beraien funtzioa ondo baino hobeto betetzen. Markagailua ez zen mugitzen. Azkenean norgehiagoka joan etorri batean bilakatu zen, non Usabaleko harmail beteak geroz eta txalo eta txistu gehiago egiten zituen Laskorainen alde. Berdinketarekin eta lau minuturen faltan, Narciso Pavo, etxekoen entrenatzailea, bosteko jokoarekin hasteko eta hiru puntuak etxean geratzeko ideiarekin agertu zen. Gol aukera garbiak izanda ere, etxeko taldeak ez zuen garaipenik lortu, izan ere, alde batetik, Arrak aukera garbia huts egin zuen, eta beste aldetik, aurkarien atezainak geratu zuen jokaldi on baten ondoren iritsi zen Gabaren azken aukera.
 
Puntu garrantzitsua lortu zuen Laskorainek bigarren postuan dagoen Zierbena gogor baten aurka. Berdinketa justu batekin eta ikuskizun paregabe batekin geratu behar izan zuten denak.

Datorren larunbatean San Juan bisitatuko du Iruñan, arratsaldeko seitan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!