Jubenil talderako atezain bila

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko abenduaren 2a

Laskoraingo areto futboleko jubenilen taldea atezain gabe dago eta bat behar du gutxienez.

Gipuzkoako gizonezkoen jubenil ligan 9.jardunaldian doazte jada, atezainik gabe, zer egin ez dakitela. Sare sozial guztietan partekatu dute atezain baten bila dabiltzala eta ez dute erantzunik jaso.

Jubenilen talde hau, talde gaztea da, 12 jokalariz osatua dago eta denak dira jubenilen aurreneko urtekoak (2003.urtean jaioak), hau da, bi urte dituzte aurretik kategorian. Aipatu beharra dago oso talde atsegina dela. Ligan 14 talde dira eta tolosarrak 11.dijoazte. Ez da postu ona, baina gaztetxoak gogotsu eta hobetzeko nahiarekin daude, beraien helburua jubeniletan gelditzen zaizkien urteren batean liga irabaztea da.

Orain ordea, beste helburu bat dute buruan, edozerren aurretik burutu beharrekoa den bat, atezaina bilatu eta pixkana-pixkana hobetuz, sentsazio onak hartu eta klasifikazioan aurrera pausoak ematea.

Beharrezkoa dute atezain bat lortzea, beraz zabal ezazue informazio hau eta interesatuak jar zaitezte kontaktuan taldearekin Twitter zein Instagram-en bitartez @laskorainke kontuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!