Laskoraingo neskak, finalerdietara

Erabiltzailearen aurpegia
Borrokatutako emaitzari esker, neskak aurrera jarraitzen dute kopan
Partida gogorra izan zen atzokoa. Baloia Laskorainena izan arren, partida hasi eta minutu gutxira gure neskek gola jaso zuten kontran. Erori beharrean, baloia mugitzen jarraitu eta Luciak 1-1ekoa sartu zuen gutxira. Partida berdinduta zegoela, Laskorainek agintzen jarraitu zuen eta korner batean Anek 2-1ekoa sartu zuen etxekoen alde. Pozak gutxi iraun zuen, handik pare bat minutura Eskoriatzak berdinketa lortu zuelako. Beraz, 2-2 koarekin atsedenaldira joan ziren neskak.

Bigarren zatia hasi eta azkar batean Amaiak 3-2koa jarri zuen markagailuan, jokaldi eder baten ostean. Pozak berriro ere gutxi iraun zuen, handik gutxira 3-3ko berdinketa iritsi zelako. Baina gure neskek 4-3koa sartu zuten segidan Nerearen bidez. Partida honela bukatuko zela zirudienean, 5 minuturen faltan, Eskoriatzako neskek berdinketa lortu zuten.

Horitxoek ez zuten amore eman ordea eta azkeneko minutuan, Ane Artutxak garaipenaren gola sartu zuen!

Final erdietan gaude! Mila esker neskak animatzera bertaratu zineten guztioi!

Argazkia: Cogafs

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!