Norgehiagoka baloia ongi mugitze zuen Tauste batekin eta Laskorainen joko zuzenarekin hasi zen. Hasierako minutuak erritmo bizikoak izan ziren Laskorain gogotsu batekin eta kanpotar ausartekin. Erritmo bizi hori ez zuten behar bezala irakurri epaileek eta berehala laskoraindarrak bost faltarekin jarri zituen markagailuan.
Testuinguru horretan, kanpoko taldeak aurrenekoa penaltiz egin zuen, non penaltiaren jokaldian Balerdik eskuarekin ukitzen duen baloia lurrean dagoen bitartean, zalantzak ugariak ziren ikusleen artean ea penalti zen edo ez. Aurretik, antzeko jokaldia izan zen kanpotarren arean eta epaileek ez zuten ezer adierazi. Adierazitako penaltia sare barrura joan zen (0-1). Gainera, minutu gutxira, seigarren falta adierazi zioten etxekoei eta penalti bikoitza izan zuten kanpotarrek bigarren gola egiteko. Ondo desbideratu zuen baloia Aitorrek.
Egoerak hautsak harrotu zituen etxekoen artean eta euren grina erakutsi zuten. Lehenengo zatia amaitzeko 5 minuturen faltan etorri zen berdinketa, tolosarren kapitainak baloi bat lapurtu zuen eta Gabak ez zuen huts egin baloia atean sartzerako garaian. Pare bat minutura, horitxoak aurretik jarri ziren markagailuan aurreko golaren antzera, Balerdik baloi bat lapurtu zuen eta Kattak ezkerrarekin behar zen bezala gainditu zuen atezaina (2-1).
Bigarren zatia ez zen oso ikusgarria izan gol eta aukera aldetik, hala ere, Laskorain gehiago izan zen, batez ere, Tausteko jokalariak gauzatzen saiatzen ziren banakako jokaldiak bikain geldiaraziz. Bi taldeek izan zituzten aukera garbiak golak egiteko, baina inor ez zen gai izan aurrerapauso hori emateko. Defentsan tinko mantenduz, ate aurrean sareratu ez zituen aukera garbiak izan zituzten etxekoek, Kattak langara bidali zuen bidalketa luze bat, esaterako.
Norgehiagokako azken gola etxekoentzat izan zen 5 minuturen faltan, non korner batean Mansok hanken artetik sartzen duen baloia atean. Zaragozako taldea bosteko jokoarekin saiatu zen, baina ez zuten minik egin horitxoek zeukaten defentsa gogorra zela eta.
Hiru puntu eta garaipen garrantzitsua lortutakoa etxean pasa den jardunaldian erritmoa eta konfiantza berreskuratzeko. Datorren larunbatean Zaragozan jokatuko du Laskorainek, Patatas Gomez-en aurka, arratsaldeko sei eta erdietan. Hiru puntuak ekartzeko lan egin beharko dute horitxoek, emaitza on batek lasaitasuna emango lieke sailkapenean.
Momentu honetan bederatzigarren postuan dira 15 punturekin.
Hasierako bostekoa: Narvarte (P), Balerdi, Manso, Gaba, Eñaut.
Alex (P), Juaristi, Katta, Arra, Paul eta Josuk ere jokatu zuten.