Etxean garaipena lortu ezinik

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko aza. 20a, 11:26
Laskorainek berdinketarekin konformatu behar izan zuen norgehiagoka gogor batean Pinsequeren aurka (4-4).
Lehenengo zatiak ezin izan zuen okerrago hasi etxekoentzat, Zaragozako taldea markagailuan aurreratu baitzen aurreneko minutuan etxekoek defentsan eginiko akats batengatik. Hala ere, tolosarrek erreakzionatu eta partida berdintzeko aukera garbi batzuk eduki zituzten, nahiz eta ez berdindu. Minutu batzuk geroago iritsi zen Pinsequeren bigarrena, faltaz ateratako jokaldi ikusgarri baten bitartez (0-2). Lehen zati honetan kantxan bere lekua aurkitu ezinik ibili zen taldea.

Atsaldenaldia ondo etorri zitzaion Laskoraini. Aurreneko jokaldian Kattak markagailuko tartea murriztu zuen geldiezina zen jaurtiketa batekin. Berdinketa ere Kattaren eskutik etorri zen, modu bereko jaurtiketa baten bitartez (2-2).

Behin norgehiagoka berdinduta, etxeko taldeak lanean ondo jarraitu zuen aukera garbiak sortuz, baina, atzean egindako akatsak garesti ordaindu zituzten. Kanpoko taldeak berriro ere aurreratzea lortu zuen takoiez Odeien atean baloia sartuz. Horitxoek ez zuten etsi eta berdinketa lortu zuten Gaba bigarren postera behar zen bezela iritsi zelarik. Norgehiagoka amaitzeko gutxi geratzen zenean, berriro ere, kornerrez ateratako zortezko jokaldi batean aurreratu ziten Zaragozakoak.

Gauzak horrela, Laskorain bosteko jokoarekin saiatu zen, baina lorpenik gabe. Gola egiteko aukera bikaina izan zuten kontraeraso batean, defentsa lekuz kanpo harrapatu eta atezainaren aurrean bakar-bakarrik jarrita baina ez zuten aukera garbia ondo kudeatu. Hala ere, Kattak beste behin berdindu zuen norgehiagoka area kanpotik egindako jaurtiketa batekin (4-4). Partida amaitzeko segundu batzuk falta zirenean, bosteko jokoan jokaldi azkar baten bitartez garaipena Gabaren hanketan izan zen baina baloia ez zen sartu.

Atearen aurrean izandako zehaztasun falta berdinketarekin "ordaindu" zuen etxeko taldeak.

Larunbat honetan etxean Tauste jasoko du Usabalen talde horitxoak arratsaldeko 18:30etan, hiru puntuak biltzeko asmoarekin.

Etxekoen golak: Katta (3), Gaba.
Hasierako bostekoa: Aitor (A), Katta, Manso, Gaba, Eñaut. Odei, Josu, Beñat B, Juaristi, Arra, Paul eta Beñat U.-k ere parte hartu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!