Laskorainek kanpoan galdu gabe jarraitzea lortu zuen laugarren astez

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko aza. 12a, 22:37

Norgehiagoka bikain bat jokatu zuten Castron larunbat arratsaldean Laskorain eta Castro taldeek. Bi talde indartsu, baloirik galdutzat uzten ez dituzten horietakoak. Etxekoek nabaritu zuten gradatik, afizioaren eskutik, jasotzen zuten beroa.

Norgehiagokak ezin izan zuen hobeto hasi horitxoentzat, Gabak lapurtutako baloi bat Eñautek golean bilakatu baitzuen soilik 30 segundu pasa ostean. Segituan errekzionatu zuen etxeko taldeak eta defentsan izandako akats bat baliatuz berdindu zuten Odei behetik gaindituta (1-1).

Zaleak gogor hasi ziren etxeko taldea babesten eta tolosarren beste akats batetik etorri zen Castroren bigarren gola. Lehenengo zatia amaitzear zela, jokaldi paregabe baten ondorioz iritsi zen berdinketa, Beñat Ugartemendiak baloia eskudran jarri zuelarik (2-2).

Bigarren zatia aurrenekoaren antzera joan zen. Laskorain motibatuta atera arren, etxekoek bandatik ateratako baloi bat eskuadran jartzea lortu zuten, berriro ere markagailuan aurreratuz (3-2). Tolosarrak huts larriak egin zituzten, bai ateazainaren aurrean bakarrik geratuta, baita jaurtiketen bidez, aukera garbietan golik sartu gabe. Kanpotarren minuturik hoberenak izan ziren lehen hamar minutuetan, baina etxeko taldeak azkeneko hamarretan gogor bultzatu zuen bere afizioaren laguntzarekin.

Gauzak horrela, tinko eutsi behar izan zioten norgehiagokari etxera esku hutsik ez bueltatzeko. Tolosarren berdinketa norgehiagoka 50 segundoren faltan zela iritsi zen, bosteko jokoarekin ari zirela aprobetxatu eta jokaldi on baten bitartez, Juaristik sartu zuen kanpokoen hirugarrena (3-3). Hala ere, emaitza horrekin ez zuten konformatzeko asmorik eta azken segundora arte dena eman zuten bosteko jokoarekin. Zehaztasun faltagatik puntu bakarrarekin bueltatu behar izan zuten etxera tolosarrek.

Emaitza honekin, aipagarria da 4 jardunaldi daramatzatela etxetik kanpo galdu gabe. Datu garrantzitsua kategori honetarako.

Hurrengo larunbatean Pinsequeren bisita jasoko du Laskorainek Usabal Kiroldegian 18:30tan.

Laskorain(3): Odei, Katta, Gaba, Manso eta Eñaut (1). Josu, Luka (1), Juaristi (1), Arra, Beñat, Paul eta Alex-ek ere parte hartu zuten.
CFS Castro (3): Alexis, Aitor, Rubén (1), Galende eta Oliver (1). Raúl (1), Imanol, Borja, Gaizka eta Jony-k ere parte hartu zuten.

Golak: 0-1 Min. 1 Eñaut, 1-1 Min. 6 Raúl, 2-1 Min. 8 Rubén, 2-2 Min. 19 Luka, 3-2 Min. 33 Oliver, 3-3 Min. 39 Juaristi.

Argazkia: Amaya Brizuela eta Castro FS

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!