Hirunaka jarraitu nahi du Laskorainek

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko aza. 1a, 14:35
Sailkapenean gora egiteko aukera dute horitxoek Juventud del Circulo-ren aurka, bihar larunbata, arratsaldeko lauretan. Burgoskoak aurreratuko lituzke sailkapenean irabaziz gero.
Laskorainek bihar berebiziko garrantzia duen norgehiagoka jolastuko du Usabalen. Ez puntuen premiatasunagatik, hauek irabazteak suposa lezakeen testuinguru aldaketagatik baizik. Azken jardunaldian taldeko arerio garrantzitsuenetako baten aurka garaipen ikusgarria lortzeko gai izan ziren, beraien etxean jokatuta gainera.

Juventud del Circuloren aurka garaipena nahi dute horitxoek, sailkapenean gora egiteko. Hasiera gogorra izan dute aurtengoan, baina zorionez taldeak hamar puntu lortu ditu eta lehenbiziko aldiz sailkapenean gora begira jar daiteke. Hurrengo jardunaldietan Castro, Pinseque, Tauste, Patatas Gomez... izango ditu arerio moduan eta lanean ondo jarraituz gero taldeak pauso bat aurrera egin lezake, horregatik bi garaipen segidan lortzeak duen garrantzia.

Lantaldetik argi dute aste honetan egin beharrekoa: "Aurreko astean garaipen bikaina lortu genuen, baina bidea osoa luzea da. Lanean jarraitu behar dugu, seriotasunez, aurretik egindakoa ezerezean gera ez dadin. Aste hontan garaipena nahi dugu eta horren bila joango gara".

Zalegoaren laguntza ere ezinbestekoa izango da horretarako: "Konszienteak gara nolabait asteburu berezia dela hau eta ordua ere (16:00) agian ez dela aproposena baina zaletuen laguntza eta indarra beharko dugu partida aurrera ateratzeko, beraz guztiak Usabalera etor daitezen animatzen ditugu, ziur gozatzeko aukera izango dutela".

Hortaz, badakizue: Usabalen, larunbatean, Laskorain - Juventud del Circulo arratsaldeko lauretan. 

ANIMA ZAITEZTE!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!