Partidua Laskorainen joko zuzenarekin eta Otxartaberen posesioarekin hasi zen. Aukera izan zuen etxeko taldeak markagailuan aurreratzeko baina aurreneko gola Beñat Ugartemendiak sartu zuen Mujikak presioan lapurtutako baloi baten ondorioz.
Segituan iritsi zen horitxoen bigarrena, aurrenekoaren antzera, Kattak lapurtutako baloi bat baliatuz, Mansok, bakar bakarrik zela, amaitu zuen jokaldia (0-2). Markagailu hori ikusita, bizkaitarrak piztu egin ziren eta biziago jokatzen hasi ziren. Horrez gain jokaldi inbidualak ere bilatzen hasi ziren, jokalari egokiak baitituzte horretarako. Hala ere, tolosarren atean Alex gogor bat zeukaten aurrean eta ez zuten golik egin aurreneko zatian.
Bigarren zatia aurrenekoa bukatu zen modura hasi zen. Etxeko taldea erritmo biziz irten zen kantxara markagailua aldatzeko asmoz. Otxartabe urrutiko jaurtiketak egiteari utzi ere egin gabe aritu zen, baina hor zegoen Alex dena geratzeko prest.
Kontraeraso batean iritsi zen tolosarren hirugarren gola, Gabaren eskutik, bizkaitarrei animoa jaitsiz (0-3). 7 minuturen faltan bosteko jokoarekin hasi ziren Otxarkoagakoak eta horrela eta zortea alde izanda sartu zuten aurrenekoa, errebote baten ostean. Nahiz eta bosteko jokoarekin tolosarrek ez sufritu, bi goleko aldea ez zen nahikoa lasai egoteko. Mansok eta Kattak beraien area ingurutik jaurtiketa eginda, bi gol egin zituzten. Bi gol horien tartean, penaltiz sartu zuten bizkaitarrek haien bigarren gola (2-5).
3 puntu garrantzitsu ekarri dituzte etxera horitxoek. Sailkapeneko bederatzigarren postuan dago Laskorain, 10 punturekin.
Datorren larunbatean Juventud del Circulo jasoko du etxean, arratsaldeko lauretan. Sailkapenean gora egiteko aukera ederra horitxoentzat. Horretarako lanean jarraitzea besterik ez da geratzen.
Golak: Beñat U. , Manso (2), Gaba, Katta.
Hasierako bostekoa: Alex (A), Katta, Manso, Gaba, Arra.
Aitor, Josu, Cuadrado, Mujika eta Beñat Ugartemendiak ere parte hartu zuten.