Laskorainek galdu egin zuen talde indartsu baten aurka

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko urr. 22a, 22:46

Laskorain taldea ez zen etxean punturik lortzeko gai izan azken jardunaldi honetan, Ibarrarte indartsu baten aurka. Nafarrak sailkapeneko goiko postuetan dabiltza.


Joku aldetik antzekoak diren bi talde elkar lehiatu ziren, intentsitate handiarekin eta goran estutuz. Talde nafarrak ireki zuen markagailua, tolosarrek gaizki defenditutako jokaldi batean. Minutu gutxiren buruan ordea iritsi zen berdinketa, Balerdiren jokaldi on bati esker Gabak sartu zuen gola (1-1). Hala ere, atsedenaldira joan aurretik, Ibarrarte berriro ere aurreratu egin zen bakarkako jokaldi on batekin.

Bigarren zatia aurrenekoaren paretsu joan zen. Nafarren hirugarren gola, beste bakarkako jokaldi paregabe baten eskutik etorri zen. Bi goleko alde hori, hala ere, ez zen nahikoa izan horitxoek amore eman zezaten, bigarren zatiaren erdi alderako jada berdinketa lortu zuten eta. Bat Gabak egin zuen kontraerasoan, eta bestea, Juaristik faltaz ateratako jokaldi batean (3-3).

Talde tolosarrari ez zion berdinketak gehiegi iraun, nafarrek laugarrena segituan sartu baitzuten estrategiazko jokaldi baten bitartez. Hortik aurrera, partidua bukatzen zijoan einean, Ibarrarte bat gutxiagorekin geratu zen eta Tolosarrek ez zituzten bi minutu horiek aprobetxatu.

Bosteko jokoarekin ez ziren besteetan bezain fin ibili, nahiz eta pare bat aukera izan. Amaieran, 3-4 gelditu zen markagailua. Laskorainek porrota jasan behar izan zuen nahiz eta amaiera arte eta itxaropenik galdu gabe borrokatu.

Igande honetan Otxartabe-ren kontra jokatuko du Txurdinagako Kiroldegian. Sailkapeneko goiko postuetan dabilen beste talde baten aurka hiru puntuak borrokatzeko asmoarekin joango dira horitxoak.

Hasierako bostekoa: Narvarte (A), Juaristi, Gaba, Manso eta Eñaut.
Alex (A), Mujika, Katta, Josu, Beñat, Cuadrado eta Balerdik ere jokatu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!