Gogor lan egin behar izan zuten horitxoek. Lehenengo zatian, Guadalajara joko zuzenarekin min egiten saiatu zen. Laskorain, aldiz, baloia gehiago ikutzen saiatu zen aukerak iritsi eta gola sartzeko. Horrela iritsi zen tolosarren aurreneko gola Gabaren eskutik, buruz, Arra-ren jokaldi on bat baliatu ostean eta zortea alde izanik (0-1).
Bigarren zatiak aurrenekoaren antz handia izan zuen nahiz eta horitxoak hobeto hasi. Dirudienez, atsedenaldiak on egin zien eta bigarren zatian hobeto aritu ziren. Amaiera gertu zela etorri ziren hurrengo bi golak Laskorainen eskutik. Kattaren jokaldi bikain batekin Gabak, berriro ere, Guadalajararen atean sartu zuen baloia (0-2).
Etxekoak nahi eta ezin ibili ziren eta atezain jokalaria ere atera zuten. Gauzak horrela, partida amaitzeko bi minutu faltan, Guadalajarakoak bat gutxiagorekin geratu ziren tolosarren kontraeraso bat falta baten bidez mozteagatik. Segituan, azken gola egin zuten Kattak aurkariak bat gutxiagorekin zeudela aprobetxatuz, jokaldi azkar baten ostean (0-3).
Aipatzekoa da Laskoraingo Odei atezainak eginiko partidu ikusgarria, golik jaso gabe.
Sailkapenean bederatzigarren postuan da Laskorain, 7 punturekin.
Hasierako bostekoa: Odei (P), Juaristi, Manso, Arra eta Gaba.
Narvarte (P), Mujika, Katta, Eñaut, Josu eta Cuadradok ere parte hartu zuten.