Denboraldiko lehen garaipena Laskorainek

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko urr. 7a, 10:49

Jardunaldiak pasa ahala hobetzen jarraitzen du Laskorainek. Hiru goleko errenta alde izan zuen markagailuan bigarren zatian, baina azkeneko 30 segunduetan jasotako bi golek emaitza kaxkartu zuten.

Garaipen garrantzitsu bat lortu zuten tolosarrek kategoria mantentzeko aurkari zuzen baten aurka. Talde horitxoak intentsitate haundiarekin hasi zuen partidua, beraien kantxan presionatuz eta baloi arriskutsuak lapurtuz. Horietako berreskurapen batean, Mansok aurrenekoa sartu zuen tolosarrentzat. 2 minuturen ostean, ondo gauzatutako estrategiazko jokaldi batean iritsi zen bigarrena Arraren eskutik (2-0).

Marotoren jokalariek ez zioten saiatzeari utzi eta tolosarren akats bat aprotxatuz markagailuan distantzia murriztu zuten. Laskorainek ere gol hori jaso ondoren, erreakzionatu egin zuen eta Gabaren jokaldi paregabe bati esker, Eñautek hirugarrena sartu zuen (3-1). 4 segundoren faltan Cuellarrek gol ikusgarria egin zuten Laskorainen beste akats bat aprobetxatuz ta berriro ere distantzia murriztu zuen marlagailuan (3-2).

Bigarren zatia aurrenekoaren antzera joan zen. Tolosarrek joku zuzenarekin min egiten zuen, talde segoviarra aldiz, jokaldiak garatzen saiatu zen horitxoen defentsa gogorra aurrean zutelarik.
Etxekoek maisuki sufritzen jakin zuten, berehala bost faltarekin jarri ziren markagailuan eta arreta andiz jokatu behar izan zuten falta berririk ez egiteko. Gauzak horrela, Josuk laugarren gola sartu zuen zortea etxekoen alde izan zen jokaldi batean. Marotoren jokalariek jada bosteko jokoarekin ari zirela, ikastolakoek baloi bat lapurtu eta Gabak 5. gola gauzatu zuen ate hutsean zale horitxoak lasaituz (5-2).

Talde tolosarrak ez zuen bosteko jokoa defenditzerakoan sufritu, baina 30 segundoren faltan, penalti bikoitz baten bitartez hirugarrena sartu zuten kanpotarrek, eta 2 segundoren faltan, Laskorainek gaizki defenditutako jokaldi batean laugarrena. Partidua 5-4 amaitu zen nahiz eta horitxoak gehiago izan ziren segoviarrak baino.

3 puntuak etxean geratzen dira Laskorainentzat eta hamargarren postuan geratzen dira horrela, 4. jardunaldian 4 punturekin.

Hasierako bostekoa: Odei (P), Juaristi, Gaba, Manso eta Vazquez. Mujika, Josu, Katta, Beñat U, Alefo (P), Arra eta Cuadradok ere jokatu zuten.

Argazkia: CoGAFS

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!