Komunitatera igoa

Laskorainek ezin punturik eskuratu etxean denboraldiko estreinaldian

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko irailaren 25a

Tafallakoen eta Tolosakoen artean jokatutako partidua oso parekatua izan zen nahiz eta garaipena naparrek eraman 3-4 batekin. Lehen jardunaldiarekiko itxura guztiz kontrakoa eman zuten horitxoek baina ez zen nahikoa izan.

Partidua zalantza askorekin hasi zuten bi taldeek, baina Tafallakoak izan ziren aurrenak lehenengo gola sartzerako garaian kontraeraso baten bitartez eta ondoren estrategia bitartez (0-2). Hala ere, talde horiak ez zuen lehiatzez utzi eta Beñat Ugartemendiaren gol bati esker aldea murriztu zen markagailuan lehen zatia amaitzear zegoela. Lehenengo zatia aukeraz beteta egon zen bi taldeen eskutik, zati ikusgarri bat eskainiz.

 

Bigarren zatia aurrenekoaren antzera joan zen. Laskorainek erasoan gogor jardun zuen, Tafatransek beraien aukera itxoiten zuten bitartean kontraerasoan irteteko. Horietako jokaldi batean, hirugarren gola sartu zuten Narciso Pavoren jokalarien baloi galdu bat aprobetxatuz. Partidua aurrera zijoan eta tolosarrek, etsi gabe, markagailuan tartea murriztu zuten baloi bat berreskuratu eta kontraerasoan Haritz Zabalak gola sartuz (2-3). Gol baten tartearekin Laskorainek ez zuen bosteko jokoarekin asmatu eta laugarren gola sartu zuten Tafallakoek. Partidua bukatzear zegoela, talde horiak tartea murriztu zuen Eñaut Vazquezen golari esker. Erdiko sakea egin bezain laister amaitu zen norgehiagoka, 3-4 emaitzarekin .

 

Partidu lehiatua eta parekatsua izan zen larunbatekoa, non akatsak gogor ordaindu zituzten tolosarrek. Lan egitea besterik ez da geratzen.

 

Hasierako bostekoa: Aitor Narvarte (P), Mikel Juaristi, Iker Gabarain, Iker Manso eta Eñaut Vazquez. 

Asier Mujika, Jonander Cuadrado, Xabi Arranz, Odei Gartziarena (P), Josu Iturralde, Haritz Zabala eta Beñat Ugartemendiak ere jokatu zuten.

Argazkia: CoGAFS

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!