Garaipen garrantzitsua Calatayuden aurka

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko api. 8a, 09:43

Sufrimenduz eta emozioz beteriko partiduan urrezko hiru puntu lortu zituen Laskorainek Zaragozko La Union Calatayud taldearen aurka.

Usabalgo zalegoak gol aukerez beteriko areto futboleko partidua ikusteko aukera izan zuen. Norgehiagoka intentsitate handiz hasi zen. Alde batetik, etxeko taldeak defentsa sendo bat ezarri zuen bere kantxan eta baloiak lapurtzeko itxaron zuen lehen zati osoa. Beste alde batetik, baloiaren jabe izan zen kanpoko taldea baina aukera garbienak ikastolakoenak izan ziren. Lehen aipaturiko baloi bat lapurtzeari esker, Beñat Balerdik 1-0 ezarri zuen ondo gidaturiko kontra eraso baten bidez. Gol honen garrantzia are eta handiagoa izan zen sartu zen minutua kontuan hartuz gero ( 14 segundu faltan ).

Bigarren zatiaren itxura lehenaren oso antzekoa izan zen. Zaragozako taldeak puntuak lortzeko beharra zuen eta intentsitate maila bat gehiagorekin sartu zen kantxan; hainbatetan aipatu dugu maila honetan edozein deskonexio garesti ordaindu ohi dela eta hala izan zen. Bigarren zatiko lehen minutu horietan berdinketa lortu zuen kanpoko taldeak defentsan horitxoek eginiko akats larri batez baliatuz. Berdinketaren aurrean horitxoek erasora jo zuten eta aukera garbiak eduki arren, estrategia jokaldi baten bidez lortu zuten markagailuan aurreratzea, beste behin. Juaristi Jr-k hegaletik ateratako baloi fin bat bigarren zutoinean sareratu zuen Beñat Ugartemendiak. Markagailuan aurretik jarri ondoren, pauso bat etzera eman zuen ikastolako taldeak eta aukera garbienak zaragozako taldearenak izaten hasi ziren. Partidua berdinketatik gertuago zegoen 3-1tik baino eta zalantzaz beteriko momentua izan zen etxeko taldearentzat. Minutu eta erdi falta zenean lortu zuen laskorainek lasaitasunaren gola Kattak bukaturiko kontra eraso zital bati esker.

Urrezko 3 puntu eta helburua gero eta gertuago talde horitxoarentzat. Besterik gabe, lana, lana eta lana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!