Porrota emozioz beteko derbian

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko mar. 26a, 10:25

Narciso Pavoren mutilek buruz buru jokatu zuten denboraldi honetako bigarren derbia Lauburu Ibarraren aurka. Ezin izan zuten punturik lortu bi jokatzeko modu ikusi ahal izan ziren derbi ikusgarrian.

Lehen minututik ikusi zen bi taldeek proposaturiko partidua. Alde batetik etxeko taldea zen baloiaren jaun eta jabe aukera garbieneak edukiz lehen minutuetan. Beste alde batetik, horitxoek haien kantxan defentsa gogor eta sendoa ezarri zuten Laubururen akats baten esperoan kontraerasoan atera ahal izateko. Lehen zatian aukera garbienak laubururenak izan arren, ikastolako taldea aurreratu zen markagailuan Beñat Balerdi kapitainak atezain pipartarren aurrean ezinhobe definitu ondoren. Etxekoen erantzuna bi munuturen buruan iritsi zen Oihanek area ertzetik eginiko jaurtiketa bortitz baten ondorioz. Behin partida berdinduta, Lauburuk arazoak zituen Laskoraingo defentsari gailentzeko eta horitxoek sufrimenduz beteriko minutuak igaro zituzten haien kantxan sartuta ezin aterarik. Banako emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira eta bigarren zatia irekia geratu zen Belabietrako harmailak bete zituen zalegoarentzat.

Bigarren zatiaren hasiera lehenaren berdina izan zen. Baloiaren jabe zen Lauburu eta Laskorain ia 6 jokalarirekin jokatzen ari zen esfortzu fisiko ikaragarria eginaz. Partidua amitzeko 8 minutu falta zirenean beste behin Oihanek area kanpotik beste jaurtiketa baten bidez 2-1koa sareratu zuen Alexen atean. Emaitza honen aurrean atezain jokalaria atera zuten Narciso Pavoren mutilek eta 5ko jokua atera bezain pronto Beñat Balerdi kapitainak buruz bikoa ezarri zuen markagailuan. Lauburuk Erregearen kopa jokatzeko postua lortzeko garaipena beharrezkoa zuen eta atezain jokalaria atera zuten partidua irabazteko intentzioarekin. Nahiz eta horitxoek partidua baino lehen aurkariaren jokaldiak aztertu, zortez beteriko jokaldian Anttonek amaierako 3-2 koa ezarri zuen 2 minuturen faltan. Horitxoek ez zuten etsi eta atezain jokalaria beste behin atera arren ez zuten lortu partidua berdintzea.

Lanean jarraitu beharko du ikastolako taldeak azken emaitzak aldatzeko. Besterik gabe, lana, lana eta lana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!