Derbi historikoa Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2019ko martxoaren 22a

Larunbat honetan Narciso Pavoren mutilek Lauburu Ibarraren aurka jokatuko dute garrantzi handia duen derbia arratsaldeko 18:30tan Belabieta kiroldegian.

Bi taldeak porrot bat jasotzetik datoz eta garaipen beharra dute helburu desberdinak lortzearren. Laskorainek lesionatutako jokalarien handicap-a izango du baina ez da aitzaki izango Belabieta bezalako kantxa zail batean 3 puntuak lortzeko. Intentsitate handiko  da eta defentsek erabakiko duten partidu gogorra espero da. Hortaz, zaleei Belabietara gerturatzea gonbidatzen eta eskatzen dizuegu taldeak zuen animoak senti ditzan.

Besterik gabe, eskerrikasko aldez aurretik hurbilduko zareten guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!