Ez zen arratsalderik onena izan larunbatean Usabalen bizitakoa. Nahiz eta Sala Quinto sailkapenean atzetik joan, talde sendo bezala jokatu zuen eta 3 puntuak lortu zituzten amaierako 4-6 markagailuaz baliatuz. Lehen minutuak parekatsuak izan ziren baina aukera garbienak etxeko taldearenak ziren. Horrez gain, partiduko bostgarren minutuan Ikastolako taldea markagailuan aurreratu zen Beñat Balerdi taldeko kapitainak eginiko bakarkako jokaldi ikusgarri bati esker. Bestalde, Quintoko taldeak ia hurrengo jokaldian berdindu zuen norgehiagoka horitxoek defentsan eginiko akats bat aprobetxatuz. Banako emaitzarekin iritsi ziren bi taldeak atsedenaldira eta bigarreb zatira begira partidua irekita geratu zen.
Bigarren zatiarek lehenengoaren kolore berdintsua izan zuen, aukerak bi taldeenak ziren baina laskorainen gola gertuago zegoela zirudien. Susmoak haiek izan ahala, kornerreko puntutik eginiko sake batean 1-2 ezarri zuen Quintoko kapitainak markagailuan eta etxeko taldeari mentalki zartada bat izango balitz bezala eragin zion gol honek. Ondorengo minutuetan tolosarrek deskonexio puntualak izan zituzten eta orain arte argi ikusi den bezala, maila hontan akats horiek barka ezinak izan ohi dira. Hori dela eta, bost minuturen buruan markgailuak 1-5koa islatzen zuen Usabalgo harmailak ixilyzera iristeraino. Gol festa honen ondoren, Narciso Pavo entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen atezain jokalariaren zenbait kontzeptu argitzeko eta taldea lasaitzeko. Hutsartetik ezin izan zuen hobekiago atera Laskorain K.E.-k, 4 minuturen buruan 3 gol sartu zutuzten atezain jokalariaren bitartez eta Usabalgo grada piztuz aldi berean. Partida amaitzeko minutu bat falta zenean partidua berdintzeko aukera izan zuen etxeko taldeak baina pase bat egiterako garaian eginiko akats baten ondorioz Zaragozako jokalari batek baloia lapurtu eta hutsik aurkitzen zen atean sareratu zuen baloia amaierako 4-6 ezarriz.
Emaitza hauen aurka ondorio bat soilik: lana, lana eta lana.