Intentsitate handiko partidua jokatu zuten Narciso Pavoren mutilek Alicanteko kalitate handiko jokalariz beteriko eta ideia argiko taldearen aurka.
Lehen zatiko lehen minutuak etxeko taldearenak izan ziren. Aurkarien kantxan eginiko presio itogarriak hainbat aukera garbi sortu zituen tolosarrentzat baina ez zuten asmatu Ibiko atezainaren aurrean. Horrez gain, aipatu beharra dago Usabalgo markagailuan 0-0 zegoelarik Aitor Narvartek penalti jaurtiketa bat geratu zuela geldiketa bikain bati esker. Gainera, Usabalgo harmailetara hurbildu ziren zaleek Aitor eta bigarren zatian Alexen erreflejo erakustaldia ikusteko aukera izan zuten.
Penalti jaurtiketaren ondoren, Beñat Ugartemendiak bigarren zutoinean noraezean geratu zen baloia sareratu zuen 1-0 ipiniz. Bi minutu beranduago aurkariek epaileen laguntzarekin banakoa ezarri zuten pitatu gabeko falta bat aprobetxatuz. Horitxoak epaileen aurka jarri ordez, heldutasuna erakutsi eta atsedenaldira joateko 3 minutu falta zirelarik, Katta eta Mansoren bitartez bi gol sartu zituzten taldean eginiko bi jokaldi bikaini esker.
Atsenalditik bueltan, tolosarrek eginiko presioa itogarriari beste behin abantaila ateraz, Eñautek baloia modu ikusgarri batez sareratu zuen. Markagiluan 4-1koa ikus zitekeen baina aurkariek haien kalitatea erakutsiz zortez beteriko jokaldi batean markagailuan gerturatzea lortu zuten . Ikastolakoak haien kantxan defentsa tinko bat ezartzera joan ordez, Alicanteko taldearen atea behin eta berriz bilatzen jarraitu zuten Kattak bakarkako jokaldi paregabe batean 5-2 ezarri zuen arten. Emaitza hau ikusita, aurkarien entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen atezain jokalaria ateratzeko. Nahiz eta Ibiko taldeak arriskua sortu Alexen atean, defentsan lapurturiko 3 baloien bitartez, 8-2 ezarri zuten. Gol horien protagonistak: Juaristi, Gaba eta Beñat Balerdi izan ziren. Partidua amaitzeko minutu bat falta zelarik, kanpotarrek haien 3. gola sareratu zuten horitxoen akats bat aprobetxatuz.