Pinsequeren aurka bete dezagun Usabal

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko abenduaren 14a

2018an etxean jokatuko den azken partidua izango da eta harmailak kolore horiaz bete daitezen deialdia egiten du taldeak.

Laskorainek Pinseque izango du aurkari larunbat honetan arratsaldeko 18:30tan. Aragoiko taldea lidertzan da Tafatrans eta Laubururekin batera, hortaz partida garrantzitsua jokatuko dute ikastolakoek.

Talde horitxoa azken partiduetako dinamika txarra albo batera utzi eta garaipenaren bila joango da. Horretarako bere zalegoaren bultzada eta indarra alde izan nahi ditu etxeko taldeak eta deialdia luzatzen die haur, guraso, lagun eta tolosako zein tolosaldeako zaletuei Usabaleko harmailak bete ditzaten azken partidu honetan.

Honetaz gain, atsedenaldian saski baten zozketa egingo da.
Animatu eta etor zaitezte horiz jantzita taldea animatzera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!