Laskorain K.E.-ren merezitako porrota Tafallan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko abe. 11a, 22:53

Narciso Pavoren mutilek ez zuten haien maila erakutsi eta liderraren etxean 6-2ko emaitzaren bidez galdu zuten larunbatean.

Ezkerreko hankarekin sartu ziren horitxoak Tafallako frontoi berezian. Lehen minutuan etxekoak aurreratu ziren nahasmenez beteriko jokaldi batean. Minutuak aurrera joan ahala tolosarrak ez ziren eroso sentitu kantxan eta partiduaren pisua tafallarrek zeramaten.

Aipatzekoa da talde nafarraren intentsitate maila 40 minutu luzeetan zehar. Horrez gain, lehen zatian markagailuan 15 minutua ikusi ahal zen momentuan etxeko taldea 3-0 emaitzaz gailentzen ari zen merezimendu guztiz. Bestalde, horitxoak atsedenaldira joan baino minutu bat lehenago Lasaren bidez emaitzaren diferentzia txikitzea lortu zuten.

Bigarren zatian horitxoek lehenengoan erakutsitako irudia garbitzeko ideiarekin atera ziren baina nafarrek ilusio hori 3 minturen buruan ezabatu zuten 4-1koa ezarriz. Minutuak aurrera joan ahala argi ikus zitekeen etxekoen gola horitxoena baina lehenago helduko zela eta hala izan zen. Defentsa tolosarrak beste behin eginiko akats bat baliatuz 5. gola ezarri zuten . Partidua amaitzear zegoela eta horitxoak fisikoki nekaturik, 6. gola sartzea lortu zuten etxekoek eta bi minutu faltan Gabak areaz kanpoko jaurtiketa baten bidez markagailua txukundu zuen amaierako 6-2koa ezarriaz.

Ahazteko partidua horitxoentzat baina datozen urteko azken bi partiduetarako ikasteko eta akatsak zuzentzeko erabiliko dituztenak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!