Laskorain K.E.-ren porrot mingarria Usabalen

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko abe. 4a, 20:43

Narciso Pavoren mutilek inflexio puntutzat hartuko duten partidu beltz bat galdu zuten Otxartaberen aurka.

Partidua orain arte jokatutakoen antzera hasi zen, hau da, ikastolakoen aldetik defentsa tinko eta presio itogarri bnat ezarriaz aurkariari. Lehen aukerak horitxoen aldekoak ziren nahiz eta ez Otxartabeko atezainaren atetik gertu ez. Aukera horietako batean, presio sendo batez baliatuz, Beñat Ugartemendiak atezainaren aurrean luxuz amaituriko gola ezarri zuen markagailuan. Hasierako gol honi erantzuteko bizkaitarrek presioa igo ziten eta horitxoak beraien kantxan finkatzen joan ziren denbora pasa ahala. Minutu zail horietan 3 gol sartu zituzten bizkaitarrek horitxoen atean zenbait akats eta zorte apur baten ondorioz. Emaitza honekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, horitxoek presioa igo zuten baina bigarren zatiko lehen minutuetan Otxartabeko kapitainak gol ikusgarri baten bitartez tolosarren ilusioa eta kemena baretu zituen. Bestalde, Narciso Pavoren mutilek atezain jokalaria erabiltzea erabaki zuten nahiz eta ez zuten zorte askorik izan hain ondo jorratzen duten aspektu honetan. Atezain jokalari honetan, bizkaitarrek lapurturiko 3 baloiak sareratu zituzten markagailuan 1-7 ezarriz. Partidua amaitutzat ikusi ondoren, horitxoek haien kemena eta ohorea defendatzearren, usabalgo harmailak ixiltasunetik txaloetara eraldatu zituzten jarritako gogoaren bitartez. Minutu zail baina ikusgarri hauetan Vazquezek 2-7koa ezarri zuen markagailuan partidua amaitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!