Laskorain K.E.-ren erakustaldia Burgosen (1-4)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko aza. 27a, 00:12

Pasa den larunbatean 1-4ko emaitzaren bitartez 3 puntu garrantzitsu lortu zituen Narciso Pavoren taldeak. Ikastolakoek partidu serioa jokatu zuten eta nagusitasunez gailendu ziren Burgosen.

Partidu bikaina jokatu zuen Laskorainek Burgosen Juventud del Circuloren aurka. Lehen zatia horitxoen kontrolpean egon zen. Lehen minutuetan tolosarrek landutako presio handiaz baliatuz zenbait aukera garbi izan zituzten, horien artean bi zutoin. 5 minutuan Beñat kapitainak luxuz amaitu zuen jokaldia atezainaren aurrean horitxoak markagailuan aurreratuz 0-1. Markagailuan aurkariari gainditzeaz gain, kantxan horitxoek ez zuten intentsitatea jaitsi eta defentsan tinko mantendu ziren etxeko taldearen aukera urriak ezerezean utziz. Aipatu beharrekoa da Aitor Narvarte atezain gazteak eginiko partidua Burgosen "Katua" bezala ibili baitzen geldiketa ikusgarriak eginez. Lehen zatia amaitzear zegoelarik, taldeak eginiko jokaldi on batean Juaristi 0-2 ezarri zuen markagailuan jokalariak aldageletara joan aurretik.

Txalotzekoa izan zen tolosarren bigarren zatiaren hasiera. Jakinda aurkaria partiduan sartzeko gola bilatzera atera zela joku biziaz baliatuz, intentsitate gehigarri batekin jokatu zituzten lehen minutuak horitxoek etxekoen indarra baretzeko. Minutu on horietan, Kattak 0-3koa ezarri zuen Gabak aurkarien zelaian lapurturiko baloi paregabe baten bidez. Emaitza honen aurrean Burgoseko taldeak atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen partida amaitzeko 7 minutu faltan. Aurkariaren erasotzeko aldaketa honi aurre egiteko ikastolakoek astean zehar landutako defentsa praktikan jarri zuten etxekoak bere onetik ateratzeraino. Defentsan tinko mantendu ziren jokaldi batean Vazquezek ostutako baloi baten bitartez 0-4 ipini zuen Burgoseko markagailuan partida amaitutzat emanez. Bestalde, amaierarako 18 segundo falta zirelarik, penalti bikoitz baten bidez 1-4 sartu zuen etxeko taldeak.

Talde horitxoak dinamika positibo hau hurrengo larunbatean Otxartaberen aurka etxean luzatzeko gogor lan egin beharko du astean zehar.

Juventud del Circulo 1- Laskorain 4.

Golak: Beñat, Juaristi, Katta eta Eñaut. Jokalariak: Koldo(A), Aitor (A), Katta, Josu, Paul, Manso, Juaristi, Eñaut, Beñat, Lasa, Gaba, Juaristi Jr.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!