Porrot mingarria Zierbenaren aurka etxean

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko azaroaren 20a

Nahi eta ezineko partidua horitxoentzat. Larunbat arratsaldean jokaturiko partiduan Zierbena gailendu zitzaien ikastolakoei 2-4ko emaitzaren bidez.

Lehen zatia paretsua izan zen, baloia bizkaitarrena zen baina tolosarrak defentsan tinko mantendu ziren kanpokoen erasoak jasanez. Hala eta guztiz ere, defentsan gaizki emaniko aldaketa bat aprobetxatuz Zierbena markagailuan aurreratu zen 0-1. Taldeak nortasuna erakutsiz, intentsitatea igo eta atsedenaldira iristeko 2 minuturen faltan Gabak eginiko jokaldi azkar baten bidez banakoa ezarri zuten horitxoek markagailuan.

Bigarren zatiak lehenengoaren itxura izan zuen lehen minutuetan, baloia bizkaitarrek kontrolatua izan zen baina minutu horietan aukera argienak horitxoenak izan ziren; beste behin, ez zuten asmatu atearen aurrean. Minutuak aurrera joan ahala, horitxoak errazago iristen ari ziren Zierbenako atezainaren atera baina ez zuten baloia sareratzea lortu.

Halako batean, defentsa tolosarrak baloia ateratzeko garaian eginiko bi akats larriren ondorioz bizkaitarrek 2 gol sartu zituzten partidua guztiz hautsiz. Markagailuari buelta ematearren, atezain jokalaria erabili zuten Narciso Pavoren mutilek baina beste behin eginiko akats baten bidez 1-4 sartu zuen Zierbenako kapitainak. 3 minutu falta zirelarik partidua amaitzeko, atezain jokalarian eginiko jokaldi azkar baten bitartez 2-4 ezarri zuten markagailuan tolosarrek.

Garesti ordaindu zuten horitxoek gol falta eta defentsako akatsak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!