Lehen zatian ibartarrak izan ziren baloiaren jabe baina horitxoen defentsa tinkoari esker ez ziren aukera garbiak sortzeko gai izan. Hala ere, estrategia jokaldi batean aurreratu ziren moreak Andoniren urruneko jaurtiketa bati esker. Egoera honen aurrean, ikastolakoek ez zuten amore eman eta Gaba eta Paulek lapurtutako bi baloiren bidez 2-1koa ezarri zuten markagailuan. Emaitza hau ikusita ibartarrek intentsitatea handitu zuten eta atsedenaldira iristeko 5 min falta zirenean, estrategia jokaldi baten bidez beste behin, berdinketa ezarri zuen markagailuan Saldisek.
Bigarren zatian horitxoek aurrera pauso bat eman zuten partiduan beraien fisikoaz baliatuz eta ibartar defentsaren bizkarrak bilatzen hasi ziren arrisku handia sortuz. Joseba Balerdik hainbat geldiketa aipagarri egin zituen. Baita Alex horitxoen atezainak ere, geldiketa bikoitz ikusgarri bat Aitzoli besteak beste. Markagailuan berdinketak jarraitu zuen Alfredo Huartek atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen arte. Moretxoek bizitasun handiz mugitu zuten baloia eta zorte apur bateko jokaldi batean 2-3koa ezarri zuten Saldiseren bidez. Jokaldi honen ondrioz, Narciso Pavoren mutilek atezain jokalaria atera zuten beridntzeko asmoz baina ez zuten lortu Balerdiren atean golik sartzerik. 5 segunduren faltan horitxoek eduki zuten partidua berdintzeko aukera garbia baina beste behin Balerdik ekidin zuen horitxoen gola.
Honela, defentsen partida izan zela esan daiteke eta xehetasun txikiek erabaki zutela intentsitate handiz jokatu zen gipuzkoar derbia. Aipatzekoa da, behin partidua amaituta giro ezinhobean afaldu zutela batera bi taldeek.