Laskorainen bigarren garaipena jarraian

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko urriaren 28a

Garaipen garrantzitsua aurkari zuzen baten aurka Quinton. Partida serioa jokatu zuten horitxoek defentsan nahiz atearen aurrean.

Lehen zatian etxekoek izan dute baloia, baina tolosarren defentsa tinkoari esker ez dute aukera argirik sortu Koldoren atearen aurrean. Halako batean, Beñat kapitainaren pase zoragarri baten bitartez 0-1koa ezarri du Gabak kontrol orientatu bati esker. Minutu batzuk beranduago, tolosarrek beraien kantxan lapurtutako baloi bati esker kontra erasoan atera dira eta Kattaren gol ikusgarri baten bitartez 0-2 ezarri dute.

Bigarren zatiari dagokionez, Sala Quintoko jokalariek intentsitate maila handitu dute; aldaketa honi aurre egiteko, Narciso Pavoren mutilek astean zehar landutako defentsa lanaren erakustaldia eman dute. Baloia etxekoen kontrolpean egon arren, tolosarrak eroso ibili dira beraien kantxan defentsan.

7 minuturen faltan Paulek hegalean eginiko jokaldi on baten bitartez Vazquezek bigarren zutoinean aprobetxatu du 0-3 ezartzeko. Gol honen ondoren, Quintotarrek atezain jokalaria atera dute baina beste behin tolosarren defentsa nagusitu da.

Aipatzekoa horitxoek eginiko defentsa lana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!