Lehen zatian etxekoak nagusitu ziren eta Vazquezen bidez 2-0kin iritsi ziren atsedenaldira. Aukerak horitxoenak izan ziren eta defentsa lan ona egin zuten.
Bestalde, bigarren zatian etxekoek intentsitatea jaitsi ondoren, Segoviako jokalariek 2-1koa ezarri zuten markagailuan zorte handiko jokaldi batean. Horitxoek ez zuten lortzen beraien jokoa kantxan ezartzerik eta egoera hori aprobetxatuz, aurkariek 2-3koa ezarri zuten markagailuan 2 kontra erasoren bitartez.
Emaitza honen aurrean, taldeak intentsitatea igo zuen eta gola jaso ondorengo jokaldian, Paulek hegaletik egindako jokaldi azkar baten bitartez Vazquezek bere partidako hirugarren gola sartzea lortu zuen partida berdinduz. Gauzak honela, 6 minuturen faltan, Mansok bakarkako jokaldi baten bidez garaipenaren gola sartu zuen.
Kanpotarrek atezain jokalaria baliatu zuten partida berdinduko zuen golaren bila, baina horitxoen defentsa tinko mantendu zen. Honi esker hainbat baloi berreskuratutako zituzten, baina ezin izan zituzten sareratu eta bi jokaldiretan zutoinarekin egin zuten topo. Hala eta guztiz ere, esan beharra dago aurkariek izan zituztela pare bat aukera garbi markagailua berdintzeko, baina Alex katu baten gisa ibili zen atean aukera horiek ezerezean utziz.
Honela gauzak, taldea sailkapenean 9. postuan kokatzen da 8 punturekin. Datorren jardunaldian Quintora bidaiatuko dute 3 puntuak etxera ekartzeko asmoarekin.
Hasierako bostekoa: Koldo, Juaristi, Juaristi JR, Gaba eta Vazquez. Parte hartu zuten Alex, Beñat (K), Beñat Ugartemendia, Katta, Paul.