Puntu garrantzitsua Laskorainentzat

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko urr. 14a, 19:44

2B mailako taldeak (2-2) berdinketa lortu zuen Santurtzin.

Kadeteen kronika:

Kirol elkarteko kadeteek ligako lehen jardunaldia jokatu dute Balerdi Harategiak-en aurka Lasarten. Emaitza ez da tolosarren aldekoa izan 3-1 galdu baitute. Lehen zati parekatsua jokatu dute bi taldeek. Hala eta guztiz ere, etxekoek areto futbolean jokatzen denbora gehiago damakitela aprobetxatuz markagailuan aurreratzea lortu dute gol ikusgarri baten bitartez.

Bigarren zatiaren hasieran tolosarrek zenbait aldaketa taktiko egin dituzte. Horien ondorioz aukera garbiak izan dituzte baina ez dute asmatu atezainaren aurrean. Minutuak aurrera joan ahala, horitxoek intentsitatea jetsi dute bi minutuz eta Lasarteko jokalariek 2 gol markagailura igotzea lortu dute. Partida amaitzear zegoela gure gazteek Haimarren bitartez gol polit bat lortu dute egindako lana sarituz. Amaierako emaitza 3-1koa izan da. Hau hasi besterik ez da egin, segi gogotsu lanean mutilak.

2B mailako kronika:

Puntu garrantzitsua eskuratu duena 2B mailako taldeak Santurtzin.

Aurreko asteko dinamikarekin jarraitzearen helburua izanda tolosarrek ez dituzte 3 puntuak lortu partida trabatu batean. Partidako lehen aukerak horitxoentzat izan dira baina ate aurrean ez dute asmatu horitxoek. Atsedenaldira iristeko 5 minutu falta zirenean etxekoak aurreratu dira markagailuan horitxoen defentsako akats baten ondorioz.

Atsedenaldiaren ondoren laskoraindarrek ez dute asmatu ate aurrean eta minutuak aurrera joan ahala horitxoen animoak jaisten joan dira. Gainera, Santurtziarrek kontra eraso batean bigarren gola sartzea lortu dute.

Partidua maldan gora jarri zaien arren, horitxoek ez dute amore eman eta atezain jokalari on baten bitartez eta 30 segundoren faltan Beñat Balerdik gola sartzea lortu du markagailuan 2-1koa ezarriz.

Taldeak azken segundoraino sinistu du eta 5 segundoren faltan Juaristiren areaz kanpoko jaurtiketa bortitz bati esker partidua berdintzea lortu dute. Egindako esfortzu eta lanak izan du beraz merezitako saria. Kanpoko partiduetan puntuatzeak suposatzen duen zailtasuna kontuan hartuz, sentsazio positiboekin bukatu dute mutilek. 

Hau da bidea!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!