Laskorain K.E.-ren bigarren porrota

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko ira. 30a, 16:19
Vazquez –bera izan zen golegiletako bat– joan den urteko partida batean

Alacantera eginiko bidaian horitxoek 6-2ko emaitzarekin galdu zuten Ibi Futsalen aurka.

Horitxoek denboraldiko bigarren porrota jaso zuten Alacanteko Ibi herrian, 6-2ko markagailuarekin.

Lehen zatian tolosarrek 0-1koa ezarri zuten Vazquezen bidez. Etxekoek minutu gutxira 1-1koa lortu zuten eta afizioaren laguntzaz markagailua irauli zuten, 2-1ekoa ezarriz. Tolosarrek defentsan akats nabarmenak egin ondoren 3-1 iritsi zen atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian horitxoek zenbait aldaketa taktiko egitearen ondorioz parekatu egin zen partida, eta aukera garbiak eduki zituzten. Liga honetan gol aukerak galtzea garesti ordaintzen dela nabaritu du taldeak.

Partidua amaitzear zela, atezain jokalaria atera zuten tolosarrek eta aukerak gehitzen joan ziren, nahiz eta baloia ez zuten lortu etxekoen atean sartzea. Ibi Futsaleko taldeak zenbait baloi lapurtzearen ondorioz beraien azkeneko golak iritsi ziren ikastolakoek atezain jokalaria erabiltzen zuten bitartean.

Horrenbestez, hurrengo igandean Tafallako taldearen bisita jasoko dute laskoraindarrek, une honetan lidertzan dagoen taldea.

Hasierakoak: Aitor, Beñat, Juaristi,Manso eta Katta.Parte hartu zuten partidan: Josu, Gaba, Vazquez,Alex, Paul, Lasa eta Juaristi Jr

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!