Laskorain K.E.-ren porrota AD San Juanen aurka.

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko irailaren 23a

Narciso Pavoren mutilek garesti ordaindu zuten gol falta, eduki zituzten aukerak ikusita.

Laskorain K.E.-k ezin izan zituen 3 puntuak etxera ekarri Iruñan jokatu zuten partidan. AD San Juan zen aurkaria eta horrenbestez horitxoak partidaren zailtasunaz jabe ziren.

Lehen zatian, ikastolakoak intentsitate eta erritmo bizia ezarriz lehen minutuen jaun eta jabe izan ziren aukera garbiak izanik. Aipatzekoa da nafarren atezainak eginiko partida. Minutuak pasa ahala, gure mutilek ez zuten asmatzen atera begira eta garesti ordaindu zuten. Etxekoek eginiko lehen jaurtiketan gola iritsi zen 1-0 ezarriz markagailuan. 

Narciso Pavoren mutilak aldageletara joan ziren sentsazio onekin baina huts egindako aukeretan pentsatzen. Bigarren zatian indarrak parekatu egin ziren eta aukerak bi taldeentzat izan ziren. Minutuak pasa ondoren eta zorte txarreko jokaldi baten ondoren San Juanen bigarren gola iritsi zen. Horitxoak kolpea jaso bezain pronto 3-0 iritsi zen akats baten ondorioz. Emaitza hau ikusita atezain-jokalaria atera zuten horitxoek. Zenbait jokaldi bizi egin ondoren merezitako gola iritsi zen Vazquezen eskutik 10 segundu faltan. Amaierako emaitza 3-1 izan zen.

Horrenbestez, lanean jarraitu beharko dute horitxoek eta atearen aurrean dituzten arazoak konpondu. Maila honetan barkatzea garesti ateratzen dela nabaritu zuten gure mutilek; Taldea zapore gazi-gozoarekin geratu zen.

Partidan Narciso entrenatzailea eta Iñigo delegatua, Aitor, Beñat B, Juaristi, Gaba eta Lasa–haserako bostekoa- Koldo, Beñat U, Paul, Manso, Josu, Eñaut eta Juaristi JR ordezkoak izan ziren.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!