Laskorain K.E.-ren estreinaldia 2B mailan

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko irailaren 17a

Larunbat arratsaldean Usabalgo beheko kantxan lehia handiko partida jokatu zuten Narciso Pavoren mutilek AD Sala 2012 Patatas Gomez-en aurka.

Laskoraindarrek hasiera eman zioten asteburu honetan 2B mailako abentura honi. Aurkari moduan Zaragozako igo berri den Ad sala 2012 taldea izan zuten.

Lehen zatia urduritasunez hasi zuten zenbait jokalarik, eta kanpotarrak markagailuan aurretik jarri ziren gol ikusgarri baten bitartez. Hala ere, horitxoek segituan jarri zuten banakoa markagailuan estrategia jokaldi bat baliatuz; Gaba izan zen golegilea.

Partidak erritmo biziarekin jarraitu zuen eta Ad Sala berriro ere markagailuan aurreratu zen. Etxekoek, ordea, jokoa hobetu eta Kattak baloia lapurtu eta 2-2koa jarri zuen markagailuan.

Bigarren zatia oso ezberdina izan zen. Horitxoak erabat nagusitu ziren. Jon Bonillak alor fisikoan egindako lanak bere fruituak eman zituela esan dezakegu. Aukerak etxeko taldearentzat izan ziren baina ez zen gola iristen eta partida amaitzeko 3 minutu faltan Aragoiko taldea berriro aurreratu zen markagailuan.
 
Nahiz eta kolpe gogorra izan, minutu bat beranduago atezain jokalaria erabiliz, penalti bat lortu eta Beñat Balerdi kapitainak sarera bidali zuen baloia atezainaren saiakera ezerezean utziz. Azkenik, segundo batzuk faltan, Laskorainek aukera garbi bat izan zuen 3 puntuak etxean geratzeko, baina ezin laugarren gola egin. Horrenbestez, 3-3ko emaitzaren ondorioz, etxeko taldea zapore gazi-gozoarekin geratu zen.
 
Partidan Narciso entrenatzailea eta Iñigo delegatua, Alex, Beñat, Juaristi, Gabai eta Katta–haserako bostekoa- Koldo, Beñat, Paul, Manso, Lasa, Eñaut eta Juaristi JR ordezkoak izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!