Txapeldunak tinko darrai (1-4)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko mai. 14a, 20:47

Laskorainek bere denboraldi bikainarekin jarraitu zuen azken bisitan, Otxartabe 1-4 mendean hartuta. Intentsitate handiko norgehiagokan atsedenaldira banakoarekin iritsi ziren, baina bigarren zatian txapeldunak bere kalitatea inposatu zuen.

Aurtengo denboraldiko hogeitahirugarren garaipena lortu zuen Laskorainek larunbatean Otxartaberen aurka. Denboraldi ikusgarria itxiko dute tolosarrek datorren asteburuan eta zenbakiek hori diote ezbairik gabe.

Gol gutxien jaso duen taldea izanik, seriotasunez aritu ziren defentsan horitxoak. Bigarren sailkatuak erritmo handiko partida proposatu zuen hasieratik eta gogor lan egin behar izan zuten. Lehen zatiko bi golak oso azkar iritsi ziren, jarraian. Eñautek partida hasi eta 20 segundura asmatu zuen atearekin, hurrengo jokaldian Otxartabek berea lortzeko.

Lehen zatian ez zen gol gehiago izango, baina aukerak ugariak izan ziren. Xabat izan zen lehen zatian jaurtiketa gehien egin zituena baina ez zuen zorterik izan. Juaristi eta Eñautek ere izan zuten aukera gola egiteko. Horretaz gain, Narvartek geldialdi on pare bat ere egin zituen berdinketa mantentzeko.

Atsedenaldiaren bueltan, etxekoek maila piskat jetsi zuten eta txapeldunak ez zuen barkatu. Hamaika minutu behar izan zituen aurrea hartzeko baina hortik aurrera seriotasunez lanean jarraitu zuen eta golak bata bestearen atzetik iritsi ziren. Eñautek lortu zuen bigarren gola, ondo egindako kontraeraso baten ostean. Handik hiru minutura, Kattak kemenez burututako bakarkako jokaldian otxartabetarrak atzean utzi eta gol oso polita lortuko zuen.

Emaitza honekin, bost minutu faltan jokalari atezaina atera zuten etxekoek baina ez zuten gol egiterik lortu. Ostera, hamabost segundu faltan, Juaristik 1 eta 4-ekoa jarriko zuen markagailuan.

Garaipen honekin, bigarren sailkatua hamaika puntura utzi du Laskorainek. Hurrengo larunbatean Usabalen, arratsaldeko seietan Goierri jasoko du Laskorainek ligari amaiera emateko. 

Otxartabe 1- Laskorain 4
Jokalariak: Narvarte(A), Katta, Josu, Juaristi, Beñat, Eñaut, Xabat, Gaba, Juaristi Jr.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!