Usabal horiz jantzita, txapeldun izan nahi du Laskorainek

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko maiatzaren 2a

Denboraldiko norgehiagoka garrantzitsuenarekin zita izango da larunbatean Usabal kiroldegian arratsaldeko lauetan. Garaipena lortuta, liga txapelketa eskuratuko du Laskorainek.

Denboraldiko partida garrantzitsuena jokatuko du Laskorainek (Lar. 16:00, Usabal). Egindako lan guztia partida honekin errematatu nahi dute ikastolakoek, liga etxean irabazteko.

Horregatik, klubak harmailak bete nahi ditu hainbat neurri bultzatuz. Hasteko, neurketa hasi aurretik kamiseta horia oparituko zaie bertaratzen diren zaletuei Usabal festa bat izan dadin.

Honetaz gaiz, ekintza bereziak egongo dira. Saski eder baten zozketa eta gaztetxoenentzako jolasak egingo dira atsedenaldian, eta partidaren amaieran argazkia ateratzeko aukera izango da taldearekin.

Guraso, lagun eta zaletuei deialdia luzatzen dizuegu, zuen berotasuna ezinbestekoa izango da helburua lortzeko. Ligako txapeldun izatea.

Animatu, bertaratu zaitezte eta aupa Laskorain!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!