Laskorainek ez zuen huts egin Kukuiagaren aurka eta liga eskuan du (2-3)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko mai. 1a, 15:17

Nahi baina gehiago sufritu zuten horitxoek bereziki bigarren zatiaren amaieran, baina hiru puntuak Tolosara itzuli ziren.

Partida nahiko itsusia izan zen lehen zatian, etxekoek egin zituzten faltak ugariak izan ziren (guztira 7). Halabaina, honek ez zuen makina horitxoa geldiarazi. Eñautek eta Beñatek egin zituzten golak lehen zatian. Partida hasi eta berehala lehenak eta lehen zatia amaitzeko hiru minutu falta zirenean Beñatek, jasotako falta bat baliatuta, tiro indartsuz.

Kukuiagak bere gola lortu zuen atsadenaldira iristeko bi minutu falta zirenean.  Hortik gutxira aukera izan zuen Juaristik errenta luzatzeko penalti bikoitzari esker, baina atezainak ondo atera zion egindako jaurtiketa.

Deskantsutik bueltan tirabira bizitu zen hainbat minutuetan zehar, seigarrenean Jon Ezkerro golarekin berradiskidetu zen arte. Jontxuk Agirretxek ospatu ohi duen modura ospatu zuen sareratzea. 

Hegazkinak, ordea, haizea altxa zuen eta Kukuiagak gola egin zuen segituan. Hortik aurrera, partida intentsitate handiz bizitu zen. Etxekoek berdinketa lortzeko saiakera egin zuten jokalari atezaina baliatuz eta Laskorainek hainbat aukera izan zituen lasaitasuna lortzeko baina ez zuen asmatu.

Hamargarren minutuan Xabatek zutoina jo zuen, zortzigarrenean aukera izan zuen berriz ere eta partida amaitzeko minutu gutxi geratzen zirenean Eñautek ez zuen atezainaren aurrean asmatu. Markagailua ordea, ez zen gehiago mugitu.

Garaipen honekin Laskorainek lehenengo aukera du liga irabazteko asteburu honetan, etxean, bere zalegoaren aurrean. Bi puntu behar ditu liga irabazteko eta garaipenaren bila joango dira Xabier Urruzolaren mutilak. Adi datozen egunetan bai Atarian zein sare sozialetan emango diren berriei, larunbatean arratsaldeko lauetan jokatuko den neurketaren inguruan.

Kukuiaga 2 - Laskorain 3
Golak Eñaut, Beñat eta Ezkerro.
Jokalariak: Landa (A), Narvarte (A), Josu, Ezkerro, Manso, Juaristi, Eñaut, Beñat, Xabat, Gaba, Juaristi JR.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!