Sasikoa mendean hartuta, txapelketa gertuago du Laskorainek (4-1)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko apirilaren 27a

Teorian irabazi beharreko partida praktikara eraman zuen arazo handiegirik gabe irabaziz. Alipendiren porrotak are gertuago jartzen die ligako titulua.

Hasiera nahiko tirabiratsua izan zen.  Zazpigarren minutuan gola egin zuen Josuk, Juaristik jaurtitako baloi baten erretxazea baliatuz. Segituan gola sartuko zuen Sasikoak, baina lehenago Alexek desbideratu zuen aukera izan zuten. Hamairugarrenean, esan bezala, gola lortu zuen Sasikoak kornerreko sake baten erretxatzea baliatuz.

Hemendik deskantsura arte, Juaristiren zutoin bat eta Beñatek atezainaren eskuetara bidalitako aukera izan ziren aukera nagusienak.

Atsedenaldiaren ostean ordea, Laskorainek gol festa izan zuen. Lehen minutuan eta bigarrenean Kattak gola egin zuen. Hirugarrenean ere aukera izan zuen, baina honetan ezin izan zuen asmatu.

Hortik aurrera, partida nahiko lasaia bizitu zuten aukera ugarirekin. Hamabigarrenean penalti bati esker Beñatek lau eta batekoa jarriko zuen markagailuan. Gabak, Mansok eta Kattak bere aukerak izan zituzten berriz ere golak egiteko, baina markagailua ez zen gehiago mugitu.

Hiru puntu garrantzitsu lortu zituzten beraz, liga irabazteko helburuari begira. Are garrantzitsuagoak Alipendiren asteburuko porrota eta gero. Otxartabe da orain bigarren bost puntura, partida bat gehiago jokatu duelarik. Igandean, Laskorainek Kukuyaga-ri egingo dio bisita (17:30). 

Laskorain 4- Sasikoa 1

Jokalariak: Alex(A), Mikel(A), Katta (2), Josu (1), Jon, Manso, Juaristi, Beñat (1), Eñaut, Gaba, Juaristi Jr.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!