Fedez beteriko golari esker helburura gerturatzen duen garaipena lortu zuen Laskorainek (3-4)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko api. 17a, 23:10

Tolosarrek hiru segundu faltan sartutako golari esker garaipena lortu zuten 3-4 Aurrera de Vitoria taldearen etxean, bigarren parteko bostgarren minutuan lortutako 0-3-ko errenta galdu ostean. Alipendiren porrotak (6-4) Afantxoren etxean igoeraren helburua are gertuago jarri du.

Partida amaiera ikaragarria bizitu zuten ikastolakoek Gasteizen, lidertzan sendotzen eta igoera gerturatzen duen urrezko garaipena lortuz. Bigarren zatiko hamairugarren minutura arte ordea, partidak itxura guztiz ezberdina izan zuen.

Xabi Urruzola entrenatzaileak segituan antzeman zituen etxekoen jokoaren nondik norakoak eta hauek baliatuz lehen zatiko bostgarren minutuan Juaristik, partidako lehen gola lortu zuen. Nahiz eta zapatilak etxean ahaztu golak nola lortu ederki gogoratzen du San Frantziskoko printze txikiak (2 gol norgehiagokan). Golak etxeko taldea piskat esnarazi eta hurrengo minutuan Narvartek geldialdi ederra gauzatu zuen.

Hainbat minutu beranduago, hamargarrenean hain zuzen; Gabak jaurtiketa egin zuen area kanpotik abisu modura eta segituan Eñautek aukera bikaina izango zuen hamabigarrenean, atezainak desbideratuko zuena. Handik hiru minutura, aukera berriz Mansok.

Halabaina, gola ez zen bi minutu faltan izan arte markagailura igoko. Kattak kornerretik jasotako baloia kontrolatu eta atezainaren gainetik sareratu zuen baloia.

Bigarren zatiaren hasieran Mansok eta Eñautek aukera izan zuten gola egiteko. Etxekoek segituan erantzun zuten. Alabaina, gola Gabak lortuko zuen jaurtiketa indartsu bati esker bostgarren minutuan. 

Ikastolakoek 0-3ko markagailuarekin lanean jarraitu zuten aukera gehiago izan zutelarik gola egiteko, Katta eta Mansoren bitartez, baina hamairugarren minutuan dena okertzen hasiko zen. Beñatek eskuaz baloia ikutu zuelakoan penaltia adierazi zuen epaileetako batek. Narvartek ezin izan zuen baloia geratu eta lehen gola lortuko zuten etxekoek.

Hemendik aurrera horitxoek sufritu egin zuten, aukerak izan zituzten baina etxekoak izan ziren golak egin eta errenta deuseztatu zutenak. Hamazazpi eta hamazortzigarren minutuetan atezainarekin jolastuz bi gol egin zituzten berdinketa lortuz. Minutu eskas falta zelarik, tolosakoek indar biziz golaren bila jo zuten eta baita lortu ere partida amaitzeko hiru segundu falta zirelarik, Juaristiren fedez beteriko golari esker. 

Partida 3-4-ekoarekin amaitu zen eta poza nagusi taldekoen eta zaletuen artean. Alipendiren porrotak Laskorain helburutik gertuago jartzen du liga amaitzeko bost partida geratzen direnean. Bere eskuetan du mailaz igotzeko aukera.

Aurrera de Vitoria 3- Laskorain K.E. 4
Jokalariak: Navarte (A), Alex (A), Katta, Josu, Manso, Juaristi, Eñaut, Beñat, Gaba, Lakun, Juaristi JR.
Golak: Juaristi (2), Katta, Gaba

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!