Larunbatean, denok Usabalera Laskorain K.E. animatzera

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2018ko martxoaren 20a

Ekintza bereziak antolatuko dira partida aurretik zein atsedenaldian, zaletu gazteenek Usabalgo harmailak kolore horiaz bete ditzaten.

Larunbatean Laskorain K.E.-k Afantxo F.T. taldearen aurka partida garrantzitsua jokatuko du lidertzan sendotzeko. Hau kontuan izanik, Laskorainek deialdia luzatzen die zaletuei bertaratu daitezen Usabalera arratsaldeko 16:00tan partida ikusi eta animatzera.

Bertaratzen diren sei eta hamalau urte bitarteko umeekin argazkia aterako du taldeak partidaren aurretik eta partidako atsedenaldian egingo den jokoa irabazten duenak saria eramango du etxera. Honetarako, ezinbestekoa izango da umeek Laskoraingo kamiseta jantzita ekartzea.

Guraso, lagun eta zaletuei ere deialdia luzatzen diegu, beraien laguntza oso baliotsua izango baita helburua lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!