Garaipen garrantzitsua Lasarten

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2015ko urt. 26a, 18:05

Bigarren itzuliari hasiera emateko partida gogorra egokitu zitzaion Laskoraini, sailkapenaren erdian kokatzen den Ostadar talde Lasartearraren aurka. Azken urte hauetan hainbeste izerdi botarazi dizkiona, batez ere, Lasarteko kiroldegian.

Partida gogor bati ekiteko prest atera ziren Aitor “Ancelotti”-ren mutilak, baina Lasartearrak izango ziren lehenengo aukerak sortu zituztenak, Iker atezain gaztearen atea zulatu asmoz. Aldiz, Mansok ,talde jokaldi on bati, ezin hobeto eman zion amaiera markagailuan (0-1 )-ekoa ipiniz. Hala ere, Laskoraingo mutilek bazekiten lanean gogor jarraitu behar zutela, intentsitate bera edo gehiago ezarriz, gainontzean, partida oso luzea suertatuko baitzitzaien.

Modu honetara, atsedenaldira iritsi baino lehen, Lasartearrak urrutiko jaurtiketa baten ondorioz, Laskoraingo jokalari zein atezaina ustekabean harrapatu zituzten eta banakoa jarri zuten markagailuan.

Bigarren zatian ere partidak oso berdindua jarraitzen zuen. Laskoraingoek zuten baloiaren jabetza baina Lasartearrak oso ondo burutzen zituzten kontraerasoak. Baina bizi dugun denboraldian, zein aurrekoan, maila bikaina azaltzen ari den Zumetak, bakarkako jokaldi eder baten ostean 1-2koa jarri zuen. Dena den, Lasartearrak ez zuten etsi eta korner baten ondorioz, berriro ere, lehia 2-2ko emaitzarekin ezartzen zuten.

Minutu gutxi geratzen ziren norgehiagoka amaitzeko eta oraingo honetan, Etxeberen jokaldi on baten ondorioz “Eñaut” izan zen Lasartearren atea zulatu zuena. Honek harmailetan zeuden famili eta neska-lagunari, irri eginaz ospatu zuen gol garrantzitsu hura.

2-3koak agintzen zuen markagailuan eta aurkariak atezain jokalaria ateratzea erabaki bazuen ere,berriro Zumetak zapuztu zituen beraien asmoak,hauen atezain jokalaria lurrean utziz eta beste behin ere ezin hobeto bukatuz jokaldia. Honela, norgehiagoka 2-4ko emaitzarekin amaitu zen, nahiz eta, oraindik Ionikok etxekoen ateko zutoina birritan kolpatu.

Oso pozik bueltatu ziren Tolosara, partida gogor bati garaipen berri batekin erantzunaz.

Bestalde,oinarrizko taldeen emaitzak ez ziren oso onak suertatu.

Lurraldeko 2. Maila: Laskorain k.e 0 - Mondrate cd 5
Ohorezko nazional jubenila: Laskorain k.e 1 - R.Navarra 8
Lurraldeko kadetea: Laskorain k.e 6 - Zarautz k.e 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!