Lehen postuan indartsu

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2015ko urt. 21a, 17:28

Lehenengo itzulia amaitzeko partida ezin zailagoa egokitu zitzaion Laskorain taldeari, sailkapenean aurreneko bi postuetan eta puntu berdinekin zeuden bi taldeen arteko norgehiagoka baitzen.

Partida erritmo biziarekin hasi zen eta etxeko taldea aurreratu zen markagailuan area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Aitorren taldea berdinketaren bila hasi zen eta Joniko eta Andonik egindako jokaldi eder batean, Andonik banakoa lortu zuen. Berdinketak ez zion asko iraun kanpoko taldeari, Sasikoak taldean egindako jokaldi eder baten ondoren 2-1ekoa lortu baitzuen. Berriz ere Aitorren taldea erasoan hasi zen eta honela iritsi zen Eñauten gola Etxebek ate aurrean bakarrik utzi ondoren. Lehenengo zatia amaitzen ari zela etxeko taldea berriz aurreratu zen, zoritxarreko jokaldi batean Laskorainek bere atean sartu baitzuen gola baina baloia zelai erditik atera bezain laster, atsedenaldira iritsiko zen 3-3koa lortu zuen Etxebek jaurtiketa indartsu batekin.

Bigarren zatia oso ezberdina izan zen aurrenekoarekin alderatuz, horitxoak erabat nagusitu ziren. Etxebek sareratutako falta jaurtiketa eder baten ondorioz lehenengo aldiz aurreratzea lortu zuen Laskorainek. Markagailuan aldea handitu nahi zuen Aitorren taldeak eta baita lortu ere Jonikoren gol baten ondorioz 3-5ekoa jarriz markagailuan. Partidak aurrera jarraitu zuen inongo aldaketarik gabe eta etxeko taldeak atezain jokalaria atera zuen partidako azken minutuetan. Etxeko taldearen lehen erasoak ondo defenditu ondoren, partida itxiko zuen 3-6koa lortu zuen Salamanca-ko lurrak gustuko dituen Andonik.

Partidan Aitor entrenatzailea eta Javi delegatua, Aratz, Beñat, Etxebe, Andoni eta Eñaut –haserako bostekoa- Iker, Xabat, Murgi, Manso, Joniko eta Josu ordezkoak izan ziren.

Kronika: Aratz

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!