Buruan mantentzeko puntua

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko aza. 12a, 12:45

Launa berdindu du Laskorainek Bilbo FSren aurka, eta sailkapeneko bigarren lekuan mantentzen da.

Aurtengo bi talde boteretsuenetarikoen arteko lehia izango zela argi zuten bertara gerturatu ziren zaleek, eta Bikutz tabernan larunbat gaueko parrandetako gidoi bat balitz bezela, ez zuten iruzur egin.

Gauzak ez ziren oso ondo hasi etxeko taldearentzat, norgehiagoka hasi eta bi minutu pasa ostean Bilboko taldeak bere lehenengo gola egin baitzuen areaz kanpoko jaurtiketa batekin, epaileen erabaki txar baten ondorioz. Baina etxeko taldeak ez zuen amore eman eta Zumetak, jokaldi polit bat egin ondoren partida berdintzea lortu zuen.

Kanpoko taldeak berriro ere aurre hartu zuen markagailuan baina Joniko eta Xabaten arteko jokaldi baten ostean, Bilboko jokalari batek baloia ukitu eta sareratzea lortu zuten. Bi taldeek aukera ugari izan zituzten beren errenta handitzeko eta jokaldi eder bat eta gero, aitatxo Etxebe izan zen laskoraindarrentzat 3. gola lortu zuena. Baina berriro ere Bilbok partidua berdindu zuen, bazirudien ez zutela amore emango hain errez. Horrela amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatia hasi eta 5 minutu pasa ondoren, Gil kapitainak bere arratsaldeko lehen gola sareratzea lortu zuen, oraingoan ere Bilboko jokalari baten laguntzarekin, 4 eta 3koa lortuaz. Baina lehen aipatu gidoian, bazirudien tolosarren garaipena ez zela idatzi eta bilbotarren jokaldi polit baten ondoren, amaierako 4 eta 4ko markailua ezarri zutenn. Puntu garratzintsua, talde garrantzitsu baten aurka.

Bestalde, garaipenik gabeko asteburua “borobildu” dute Laskorain K.E. osatzen duten gainontzeko taldeek. Hauek dira emaitzak:

Lurraldeko 2. Maila: Laskorain 2-2 Makax
Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Castro Urdiales 7-5 Laskorain
Lurraldeko Jubenila: Laskorain 1–31 Egintza
Lurraldeko Kadetea: Sukia 4-2 Laskorain

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!