Bitik bi

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko urr. 15a, 16:24

Joan den asteburuan Laskorain taldeak kanpoan jokatzen zuen bere denboraldiko bigarren partida Ermuan. Aurkaria igo berri den Saltzaileak Alkideba izan zen.

Hasiera batean partida zaila izango zela uste zuten Laskorain taldeko partaideek. Izan ere, liga honetan aurkariak jokatzen zuen lehen partida baitzen. Nuerketa 15 minutuko atzerapenarekin hasi zen baina egoera horrek ez zuen eraginik izan jokalarien kontzentrazioan. Tolosarren hasiera oso ona izan zen nahiz eta 13. minutuan lortu lehen gola Mansoren bitartez. Jokaldiko lehen jaurtiketa Beñat-ek egin zuen eta atezainaren geldituaren ostean hor zegoen Manso baloia sarera bultzatzeko.

Partidaren kontrola zuen Laskorainek baina etxeko taldearen jokaldi batean berdinketaren gola lortu zuten. Jokaldia bigarren zutoinera pase batekin hasi zen. Koldo atezainak bi geldiketa egin ondoren atean sartzea lortu zuten. Jarraian, lehen zatia amaitu aurretik, Etxebek kanpoko taldearentzat bigarren gola lortu zuen jokaldi on baten poderioz. Hortaz, atsedenaldira 1-2 irabazten joan zen Tolosako Laskorain taldea.

Bigarren zatia gogotsu hasi zuten mutilek, partida irabazteko gogoarekin. Bestetik, Xabat-ek bere lehen minutuak jokatu zituen lehen taldearekin. Minutuak pasa ahala, egoera nahiko kontrolatua zegoen eta are gehiago Zumeta-k hirugarren gola sartuta. Jokaldi luze bat izan zen eta amaiera bikaina eman zion taldeak. Etxeko taldeak aurrera egin zuen eta beraien bigarren gola eskuratu zuten.

Dena den, pozak ez zuen asko iraun. Izan ere, Etxebe-k bere bigarren gola lortu zuen eta taldearen laugarrena. Partidaren amaieran, 5 minutu faltan alegia,  Saltzaileak taldeak atezain jokalaria atera zuen. Dena den, Laskorain taldeak oso ongi defenditu zituen gola lortzeko saiakerak. Partidako azken hasperenean etxeko taldeak bere azken gola lotu zuen, hirugarrena hain zuzen ere.

Aipatzekoak dira Koldo atezain gazteak eginiko geldiketak partidaren azken momentuetan. Pare bat hanka miragarri atera zituen aurkarien jaurtiketak geldituaz. Azken emaitza 3-4 izan zen Laskorain taldearen alde. Laskorainek  gogor hasi du liga eta bigarren postuan dago bigarren jardunaldia amaitu ostean. Lehen postuan Goierri taldea dago. Hurrengo astean, Meatzari Petronor taldea hartuko du etxean taldeak eta partida irabaztea espero dute sailkapenaren zati gorenean jarraitzeko.

Ermua-ra bidaiatu  zuten taldekideak: Javi delegatua, Javi eta Aitor prestatzaileak, Koldo, Gil, Murgi, Lakun, Joniko, Etxebe, Zumeta, Beñat, Manso eta Xabat jokalariak. Hasierako bostekoa: Koldo, Gil, Murgi, Lakun eta Joniko. 

Klubeko gainontzeko partidetako emaitzak honako hauek dira:

-Lurraldeko 2. Maila: Gure Txokoa 3-3 Laskorain
-Nazional Ohorezko Mailako Jubenila: Laskorain 4-2 Auzoak de Zierbena

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!