Garaipena lortu zuen Laskorainek azkeneko jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko mai. 21a, 09:59

Pasa den larunbatean Usabal kiroldegiaren beherako kantxan, txapelketako azken jardunaldia jokatu zuen Laskorainek Basauriko Soloarte taldearen aurka. 7-5 bukatu zen partida.



Tolosarrek, beraien jarraitzaileei merezi zuten agurra eman nahi izan zieten, azkeneko 3 puntuak etxean utziaz.

Partida bikain hasi zen etxeko taldearentzat, kontraeraso polit baten ostean Lakuntza mendizaleak arratsaldeko lehena egin zuen eta ondoren buruz buruko jokaldi polit bat eta gero Jonikok bigarrena lortu zuen laskoraindarrentzat.

Arazorik gabe jolasten ari ziren Aitorren mutilak eta horrela Josuk, jokaldi bikain bat egin eta gero hirugarrena egin zuen.

Bizkaitarrak gerturatu egin ziren markagailuan 3 eta 2koa lortu arte baina, Endika atezainak hasitako kontraeraso eder batetik etorri zen etxekoen laugarren gola, Mansok ate aurrean bakarrik bultzatu baitzuen Jonikok eginiko pase bat.

Orduan Laskorain taldearen aurtengo goleatzaile nagusiaren txanda iritsi zen, area ertzean baloi bat jaso ondoren, atezaina lurrean utziz 5 eta 2koa lortu zuen Andoni Zumeta pitxitxiak, lehenengo zatia bukatu baino lehen.

Bizkaitarrek atezain-jokalaria atera zuten hasieratik bigarren zatian, baina ez zirudien gauzak ondo aterako zitzaienik eta orduan iritsi ziren tolosarren beste bi golak, lehena Mendik eta bigarrena Etxeberen bitartez, biak oraingoan ere kontraerasoaz.

Lehia bukatutzat eman zuten Aitor Garciaren mutilek, baina hori izan zen arratsaldeko akatsik nagusiena, bizkaitarrek, tentsio jeitsiera hori probestuaz, hiru gol egin zituzten.

Azkenik 7 eta 5eko emaitzarekin bukatu zen partidua.

Denboraldi bikaina egin du aurtengoan ere Laskorainek, azkenik hirugarren postua eskuratuaz.

Zorionak Mutilak!!


Aitor eta Javi delegatuak, Endika, Lakun, Etxebe, Balerdi eta Joniko-haserako bostekoa- Gil, Murgi, Josu, Manso, Mendi, Zumeta eta Aratz, izan ziren Usabalen larunbatean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!