Berdinketa Gasteizko Aurrera taldearen aurka (5-5)

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko mai. 13a, 17:05

Lehen postuan doan eta txapeldun izateko bidean dagoen Aurrera taldeari aurre egitea egokitu zitzaion Laskoraini etxetik kanpoko denboraldiko azken partiduan. Helburu bezela hirugarren postua lortzea izanik, baliogarri izan daiteken 5-5-eko berdinketa batekin itzuli ziren Tolosarrak.

Gogotsu kantxaratu ziren bi taldeak, ez zuen inorrek baloiaren jabe izatea lortzen, baina gasteiztarrek partidu hasieran egindako kantxa erdiko presioak berehala eman zizkien arratsaldeko lehen aukerak kontraerasoan. Hauetako batetatik falta bat lortu eta baloia ongi mugitu ostean 1-0-ko gola egitea lortu zuten.

Horitxoek lanean jarraitu zuten, eta zortea aldeko edukita hiru gol jarraiean egitea lortu zuten bertako polikiroldegian urduritasuna ezarriaz. Berdinketaren gola bere atean sartu zuen Aurrerako jokalari batek bigarren zutoinera zijoan jaurtiketa bat mozteko asmotan. 1-2-koan Lakun izan zen golegile ate aurrean geratu zen alderatze bat probestuaz eta 1-3koa berriz ere bere atean sartu zuen Aurrerako taldekide batek.

Lehen zatiko azken txanpan etxeko taldea izan zen partiduaren jaun eta jabe, aukerak bata bestearen atzetik sortu zituen, Laskorainen zonakako defentsari min handia eginaz, eta honela, atsedenaldira iritsi aurretik aldea murriztea lortu zuten urrunetik egindako jaurtiketa on batekin.

Bigarren zatia lehen zatia amaitu zen modu berean hasi zen, Aurrerak garaipena behar zuen eta indartsu atera ziren euren helburua lortzeko asmotan. Horitxoak ez ziren gai izan etxekoen erasoaldiak geldiarazteko eta bost minutu pasatzerako 4-3-ko emaitza zegoen markagailuan. 3-3-koa bakarkako jokaldi on baten ostean etorri zen eta 4-3-koa kontraeraso bat gauzatuaz.

Laskorain taldea partiduan atzetik ikustean erasoko jokaldietan arriskua sortzen hasi zen. Hauetako batetan, Etxebek baloia eskuin hegalean hartu eta aurkaria atzean utzi ostean area ertzeko jaurtiketa batekin berdinketa ezarri zuen berriz ere 10 minutu faltan.

 

            Gol honekin partidua ireki zen, aukerak orokorrean etxeko taldearentzat ziren, baina Aurrera taldeak garaipena behar zuela baliatuaz tolosarrek ere izan zituzten euren aukerak. Partidua amaitzeko minutu bat falta zela, Laskorain taldeak kontraerasoan atera behar zuela zirudien jokaldi batetan baloia galdu eta gasteiztarren kapitainak galera honi etekina atereaz txapeldun egiten zien gola egitea lortu zuen jaurtiketa batekin.

 

            Ikastolakoak atezain jokalariarekin saiatu ziren, eta partidua horrela amaituko zela bazirudien ere, 20 segundu faltan baloia ondo mugitutako jokaldi batetan Zumetak horitxoen bostgarren gola egin zuen 5-5-eko azken emaitza utziaz.

 

            Berdinketa honekin Laskorain taldeak hirugarren postua berreskuratu zuen denboraldia amaitzeko jardunaldi bat geratzen delarik. Azke partidu hau Usabal polikiroldegian izango da Santurtziko Soloarte taldearen aurka. 

           

            Sentsazio gazi-gozo batekin bueltatu ziren larunbatean, Aitor eta Javi prestatzaileak, Endika, Beñat, Murgi, Etxebe eta Zumeta haserako bostekoa, Iker, Gil, Lakun, Arkaitz, Manso eta Josu jokalariak.           

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!