Bi astetako geldialdiari amaiera emanez elkartu ziren larunbat arratsaldean Laskorain eta Goierriko jokalariak Usabalen. Kanpotarrak, lehen 8 postuetan sartzeko borrokari eusteko asmoz kantxaratu ziren eta etxeko taldea berriz, azkeneko jardunaldian alde egiten utzitako hirugarren postua berreskuratzeko gogoarekin.
Norgehiagokari erritmo bizia eman zioten bi taldeek hasieratik, atzean gogor defendatuaz eta kontraeraso azkarrak burutuaz. Hala ere, kanpoko taldea izan zen markagailuan aurre hartu zuena partidua hasi eta 6 minutuetara.Alderatze baten ostean Goierriko pivot-a” Iker”atezain gaztearen aurrean bakarrik geratu zen eta baloiak zutoina ikutu ondoren, defentsara bizkor zetorren Lakunek bere atean sartu zuen baloia.
Hala ere, “Lakun” ez zen behera etorri eta lanean jarraitu zuen markagailua berdintzea lortu zuen arte ezkerkada bikain bati esker. “Aitor Garcia”-ren mutilek, berdinketa lortu ostean intentsitatea igoaz eta atsedenaldirako 4 minuturen faltan, estrategiako jokaldi bati esker, Andonikbi eta batekoa ipintzea lortu zuen.
Atsedenaldiak ez zion mesederik egin etxeko taldeari eta berehala ikusi zen atzetik markagailuan. Lehenbizi, kontraeraso batean lortu zuen berdinketa Goierrik eta 3 minutu beranduago, alderatze batean bi eta hirukoa ipini zuen. Kanpoko taldeak markagailuan abantaila lortu bezain laster, laskoraidarrek aurrera pausu bat egin zuten eta baloiaren mantentzeari ekin zioten ondorengo minutuetan, abaguneak sortuaz bata bestearen atzetik. Gainera, aipatzekoa da atezain kanpotarrak lesionaturik utzi behar izan zuela Usabaleko kantxa horrek etxeko taldeari mesede handia egin ziolarik.
Honela, “Gil” kapitain horitxoak berdinketa ipintzea lortu zuen jokaldi nahasi baten ostean. Hiru minutu exkax geratzen zirenean, “Aitor La Fugak” hutsartea eskatu zuen eta partiduaren bila joan zen atezain-jokalaria atereaz. Aurten ohikoa den bezala, kanpoko taldeak etxeko taldearen huts bat probestea lortu zuen eta berriro ere aurre hartu zuen markagailuan. Hala ere, laskoraindarrek lanean jarraitu zuten eta 28 segundu falta zirenean Andonik launakoa egitea lortu zuen, arratsaldean ikusitakoari justizia eginaz.
Usabalen egon ziren Aitor eta Javi prestatzaileak – Iker, Gil, Etxebe, Manso eta Andoni- hasierako bostekoa- Joniko, Murgi, Lakun, Josu, eta Endika.