Akabo bolada onari 4-2 galdu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko mar. 18a, 09:23

Azken bederatzi jardunaldiko bolada onari bukaera emanzion Laskorainek larunbatean Lasarten jokatutako partiduan eta ezin izan zituen 3 puntuakTolosara ekarri. Etxetik kanpo erakusten ari zen emaitza mailari ezin izan zion jarraipenik eman eta Usabaletik urrun Azarotik galdu gabezegoen taldeak amore eman behar izan zuen pasa berri den jardunaldian.

Partidu gogorra planteatu zuten b ientrenatzaileek lehen segundutik eta bi taldeen kantxa guztiko presioak hasieratik isladatzen zuen 3 puntuak poltsikoratzeko asko izerditu beharko zutela. Horrela, presioan Zumetak lapurtutako baloi bati esker eta Gil kapitainari baloia pasa ondoren, azken honek sarea zulatzea lortu zuen arratsaldeko lehen gola gauzatuaz. Ez zuen asko iraun poztasunak ikastolako taldean, izan ere etxekoen hurrengo eraso arriskitsuan Aratz atezaina gailentzea lortu  bait zutenberdinketa ipiniaz. Tolosarren bigarren gola, lehen golaren era berean iritsi zen Zumetaren bitartez. Atsedenaldira iritsi aurretik etxeko taldeak berdinketaren gola lortu zuen.

Bigarren zatian partiduaren bila irten zen Aitorren taldea baina etxeko atezainaren lan onak batzuetan eta kanpotarren puntería faltak besteetan ez zuten asmatu baloia sareratzen. Kontraerasoan irtendako jokaldi bat ederki aprobetxatu zuen ordea etxeko taldeak, laskoraindarrek area ertzean egin behar izandako falta baten ondorioz lortu bait zuten aurretik jartzea lasartearrak. Arratsaldeko tentsio handieneko minutuak bizitzen ari ziren Lasarteko kiroldegian eta ondorioz bi taldeak 5 falta pilatu zituzten minutu asko gelditzen zirelarik jokatzeko. Tolosarrek izan zuten 10 metrotatik gola egiteko lehen aukera baina Lakunek ez zuen asmatu eta ondoren aukera etxekoek izan zuten, Endikak lehen jaurtiketa desbideratzea lortu zuen baina aldaratzea jokalari berdinari iritsi zitzaion eta bigarrengoan ez zuen hutsegin markagailua 4-2 ipiniaz.

Partidua maldan gora jarri zitzaien tolosarrei eta 7 minutu faltan atezain-jokalaria kantxaratzea erabaki zuen partiduaren dinamika aldatzeko asmoz baina minutuak aurrera zihoazen eta markagailua ez zen gehiago mugituko etxeko taldearen defensa onaren eta ikastolakoen ideia faltaren ondorioz.

Larunbatean burumakur egin zuten Tolosara buelta Javi delegatuak, Aitor entrenatzaileak eta Aratz, Balerdi, Gil, Lakun, Josu –haserakobostekoa- Murgi, Etxebe, Manso, Mendi, Zumeta eta Endika taldekideek. Harrobiari dagokionez, Santxoren taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Usabalen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!