Inorri balio ez dion berdinketa 2-2, Laskorain eta Bilbo taldeen artean

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2014ko otsailaren 26a

Kalderero eguneko arratsaldean jokatu zen hirugarren mailako bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko lehia Usabal kiroldegian. Bilbotarrek garaipena behar zuten liga irabazteko borrokan mantentzeko eta etxeko taldeak berriz, ezin zuen bigarren postura eskalatzeko aukera paregabea pasatzen utzi.

Honela, norgehiagokaren lehen minutuak 2 taldeen arteko errespetuaren islada izan ziren. Defentsak erasoen gainetik nagusitzen ziren eta gol aukerak oso urriak ziren. Hala ere, kanpoko taldeak martxa bat gehiago ipini zion partiduari eta atsedenaldirako 6 minutu gelditzen zirenenan, kontraeraso bati esker, arratsaldeko lehendabiziko gola egin zuen; ordura arte ikusitakoari justizia eginez.

Atsedenaldiaren ondoren, etxeko taldearen susperraldia etorri zen eta Etxebek markagailua berdindu zuen aldaratze baten ostean ezkerkada bati esker. Minutuak pasa ahala, Aitor Garcia-ren mutilak geroz eta erosoago sentitzen ari ziren eta etxekoen bigarren gola gertuago zegoela ematen zuenean, Bilbok markagailuan aurre hartzea lortu zuen bigarrengo aldiz.

Hala ere, etxeko taldeak ez zuen amore eman eta bere fruituak jaso zituen Bilboko taldea jokalari bat gutxiagorekin geratu zenean. Jokalari nagusitasun hori ongi aprobetxatu zuten ikastolakoek eta Andonik markagailua berdintzea lortu zuen 4 minutu faltan jaurtiketa bortitz batekin.
Bilbok atezain-jokalaria atera zuen azken minutuei aurre egiteko baina etxeko taldea bikain defendatu zen eta binako emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.

Larunbat arratsaldean Tolosako Usabal kiroldegian Aitor Garcia entrenatzailea, Javi bigarren entrenatzailea, Javi delegatua, Endi, Gil, Josu, Etxebe, Joniko –hasierako bostekoa- Aratz, Lakun, Manso, Murgi, Beñat eta Andoni egon ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!