Etxeko taldea izan zen kontraeraso baten ostean markagailua ireki zuena tolosarrak oraindik lokarturik harrapatuaz, baina hauek amore ematen jakin ez, eta ziurrenik urte guztiko edozein partidutan baino jaurtiketa gehiago egin eta gero, azkenean Zumetak banakoa lortu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen.
Bigarren zatian gidoi berdina ikusi genuen, laskoraindarrak behin eta berriro aukerak sortuaz eta zarauztarrak defentsa gogor bati eutsiaz, zirrikiturik utzi gabe. Baina edozein partidutan bezala, faltak ere agertzen direnez tarteka, eta Laskorainek bere bigarren zatiko seigarrena egin eta gero,10 metrotatik Zarautzeko taldea berriro ere aurreratu zen markagailuan, 2-1koa lortuaz.
Gola azkar lortu beharra zegoela argi zuten tolosarrek, eta horrela berriro ere Zumetak, alboko sake baten ostean bere arratsaldeko bigarrena egin zuen.
Berdinketarekin konformatzeko asmorik ez, eta Aitor teknikariak bere karta guztiak jarri zituen mahai gainean garaipena bilatzekotan, atezain-jokalaria atera zuelarik 4 minutu faltan. Aukerak behin eta berriz sortzen ziren, baina kantxa erdian baloi galera baten ondorioz, zarauztarrek berriro hartu zuten aurre elektronikoan.
Partida galduta zegoela zirudien, baina azkeneko jokaldia geratzen zitzaion oraindik Laskorain taldeari, atzean ondo mugitutako baloi baten ostean, 6 segundo faltan, dudarik gabe asteburu osoan protagonista nagusia izan den Zumetak bere hirugarren gola lortu zuen atezainaren aurrean bakarrik jasotako baloi bat sareratuaz.
Igande goizean Aritzbatalde kiroldegian, Aitor teknikaria, Javi delegatua, Endika, Murgi, Gil, Etxebe eta Joniko -haserako bostekoa- Zumeta, Manso, Mendi, Katta eta Aratz izan ziren. Filialari dagokionez, Santxoren taldeak 3-1 irabazi zuen garaipen garrantzitsu bat eskuratuaz Lagun Onak Galdakao, Euskal ligako oilarretako bat menpean hartu eta gero.