M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

'Ama lurraren ahotsak' dokumentala, Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Larraulgo Udala 2018ko martxoaren 7a

Emakumeen Nazioarteko egunaren harira, "Ama Lurraren Ahotsak" dokumentala proiektatuko da gaur Larraulen, arratsaldeko 19:00etan balio anitzeko gelan.

Dokumental honetan, elikadura-subiranotasunaren aldeko apustua egiten duten Kubako eta Euskal Herriko emakumeen eta elkarteen bizipenak jasotzen dira. Justizian eta berdintasunean oinarritutako alternatiba da hori, eta ezingo da gauzatu emakumeak protagonistatzat hartu arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!