XV. AIZTONDO KLASIKOA_PATXI ALKORTA MEMORIALA

Erabiltzailearen aurpegia Larraulgo Udala 2018ko otsailaren 27a

Martxoaren 4an, igandean, izango da XV. Aiztondo klasikoa (Patxi Alkorta memoriala), Alkizan izango du hasiera eta Larraulen amaiera.

Alkizatik Larraulera, 141 kilometro burutuko dituzte txirrindulariek. Tartean izango dituzte, Goierriko hainbat herri, ikuskizun paregabea ezbairik gabe txirrinduzari eta txirrinduzaleentzat. Aiztondo klasikako XV. edizioaren amaiera Larraulen izango dugu igande honetan. Antolatzaileen arabera, 13:22etan iritsi daitezke txirrindulariak Larraulera. Zer ikusia izango da azken kilometro hauetan, zatozte Larraulera! Herriko ostatuan, jan edana egiteko aukera izango duzue.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!