Larramendi auzoko festak, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Larramendi Auzo Elkartea 2014ko urriaren 22a

Ostiralean hasi eta igandera arte hainbat ekitaldi antolatu dira auzoan. Jai batzordetik auzokide eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte festetan parte hartzera.

Besteak beste, eta urtero moduan, danborrada eta auzo bazkaria egingo dira. Danborradarako entsegua urriaren 22an izango da, 18:30ean, Arkauteko eraikinean, eta horixe da azken eguna izena emateko. Auzo bazkarirako txartelak (helduak 20 euro eta haurrak 8 euro) Amets eta Plan B tabernetan, eta Txosne, Idaberri eta Ogiberri okindegitan erosi daitezke. Horretarako azken eguna urriaren 22a da.

Bestalde, lan taldeak ere martxan daude: antolakuntza, sukaldea, musika, jolasak eta txosna. Auzotarrak lan talde horietan parte hartzera animatu ditu jai batzordeak.

Egitaraua

Urriak 24, ostirala

17:30. Txokolate jatea.

18:30. Txupina. Ondoren, buruhandiak eta dultzaineroak.

20:00. Pintxo-Potea.

20:30. Tolosako Banda.

21:30. Su Artifizialak.

23:30. Kontzertuak: Convenio del Metal, Potentor eta Morgan CO2.

03:30. Dj. VerBrothers.

Urriak 25, larunbata

11:00. Umeentzako jolasak eta umeentzako tailerrak Sormen Senarekin.

14:00. Auzo bazkaria.

16:00. Umeentzako jolasak.

17:00. Txaranga

18:00. Danborrada.

20:00. Pintxo-potea.

20:00. Egan umentzako.

21:30. Zezen suzkoa.

23:00. Kontzertuak: Egan eta Besteik-Pe.

03:30. Dj. VerBrothers.

03:30. Tanga lasterketa (50 euro lehen neska eta mutilari).


Urriak 26, igandea

09:00. Txistulariak.

11:00. Tortila Lehiaketa (arkume bat irabazlearentzat).

12:00. Toka (gazta bat irabazlearentzat).

14:00. Bazkaria: zahagi-ardoa.

17:00. Buruhandiak.

18:00. Triki-poteoa.

20:00. Jai amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!